Fernando Amezketarra

Hezur haragizko pertsona errekuperatu du, baina pertsonaia galdu egin dugu hein batean

“Fernando Amezketarra” akabo? Niretzat, behintzat, galdu du magiaren parte handi bat. Zertaz dihardudan? 250 urte dira aurten Fernando Bengoetxea munduratu zela, guretzat, kasik oraintsu arte, “Fernando Amezketarra” izan dena. Bagenekien, Fernando Amezketarrari, bereak ez ziren pasadizo eta gertaera asko erantsi zaizkiola.

Gure emaztearen jaiotetxean (Argiñanon) ba omen zen erdarazko liburu bat  izenburu hau zuena: ‘Juan y la Juana’. Eta han, esan izan didatenez, ‘Fernando Amezketarra’ liburuan kontatzen diren gertaera bat baino gehiago agertzen zen. Adibidez, “Andreak etxean sartzen utzi nahi ez eta lortu zuenean, andreari berari atea itxi”.

Horrez gain, Antonio Zavalak gauza asko argitu zituen Fernandori atxikiriko ipuinei buruz, ‘Pernando Amezketarra’ liburuan, ‘Auspoa’, 54. zbk. Honela dio 20. orrialdean: «Nere iritzian, Pernando zer edo nor zan jakin nai duanak, ipuinak alde batera utzi bear lituzke, auek agidanean egia baino gezur geiago izango baitute».  Hark asko erasan zion Fernandori buruzko nire magiari, eta beste askorenari ere bai, nik uste; eta oraingoa errematea izan da: erregeetan sinesten duen haurrarentzat egia jakitea bezala.

Dena den, eskarmentaturik egon beharrekoa naiz. Esate baterako, bereak ez diren zenbat pasadizo eta txiste ez zaizkio erantsi Lazkao Txikiri? Hori, Lazkao Txiki atzo goizekoa delarik… neuk ezagutzen ditut kasuak, eta gure anaiari galdetzen badiozu… haserretu ere egiten da batzuetan. Orduan…

Liburu hau, ‘Fernando Amezketarra 1764-2014’, bikaina da, historikoa, ikerketa historikoaren pautak jarraituz egina. Erdaraz esaten den eran, “pone los puntos sobre las íes”. Joxe Mari Oterminek, alde horretatik, aitzakiarik gabeko lana egin du, lan erraldoia eta eskerga. Meritu ikaragarria dauka. Baina akabo mitoa, nahiz eta berak garbi aitortu: «Herriak behar zuen Fernando bezalako pertsonaia bat edo, bestela, sortu egingo zuen». Baina, orain, hain kimatu eta soildurik uzten badugu, herriak “behar zuen hori” kentzen badiogu, nola geratzen dira gauzak?

Bai, garbi dago herriak mitoak behar dituela, magia nahi duela, eta Oterminek  zintzo jokatu du, egiaren alde egin du. Hezur-haragizko pertsona errekuperatu du, baina pertsonaia galdu egin dugu hein batean.

Joxe Marik badu (barka biezat esatea) obsesio txiki bat: Fernandori izen ona itzuli nahian dabil etengabe. Baina Fernandok jada, batez ere pertsonaia den aldetik, ba al du horrek premiarik?

Bai Horixe, DV: 141120

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s