Pilotu automatikoa

Gabon Garaia I. igandea, “B zikloa” 141130, Mk: 13, 33-37

 «Begiratu, zaindu, ez dakizue-eta momentua noiz den».

  ****************************************************

 ZAINDU: ARRETA HARTUZ BIZI

Errutina eta ‘pilotu automatikoan’ funtzionatzea dira arreta ipintzearen kontrakoak. Errutinak badu bere ‘abantaila’. Gauzak erraztu egiten ditu, eta segurtasun-sentsazioa ematen: ondo berdinduriko bidetik ibiltzeko aukera eskaintzen digu, eta bide horretan ezagun zaigu dena. Azturei esker, gauzak egin ditzakegu batere pentsatu gabe: ‘pilotu automatikoak’ egiten ditu.

Nahiz eta azturen –ikasketa automatizatuen– premia onartu beharra dagoen, erne ez bagaude, horrela funtzionatzea oso garesti aterako zaigu. Adibidez, ager daiteke asperdura eta hustasun moduan. Nobedadea eta biziaren freskotasuna galtzen ariko ginateke.  Hitz batean esanda, bizi baino gehiago, iraun egingo dugu, hanken gainean ibili, zerbaitetan jardun. Baina…bizi, apenas!

Arretak, aldiz, biziarekin konektatzen gaitu, presentera ekartzen baikaitu. Eta presentea da biziaren ‘bizitoki’ bakarra. Arretari esker biziko gara kontzientzian (ohartuki),  dena buru-argitasunetik besarkatuz eta dena jakinduriatik maitatuz. Biziaren korrontearekin lerrokatuko gara, eta lor dezakegun aurkikuntzarik handiena erdietsiko dugu: kontzientzia (ohartzea) ez dela bultza dezakegun jarrera bat bakarrik, baizik eta berak osatzen duela gure benetako identitatea.

Ez naiz arreta edo kontzientzia ipintzeko gai den ‘ni’ bat. Kontzientzia bera, bakarra, naiz, den oro zeharkatzen duena eta denean espresatzen dena. Beti salbu dagoen kontzientzia  eta –Jesusen hintzen arabera– lapurren eskuetan edo inolako arriskuren mende inoiz eroriko ez dena.

Ebanjelioak aipatzen duen ‘zaintze-moldea’ ez da ‘arretaren’ beste izen bat baino. Horri esker, bizi gara presentean, biziaren isuriak berak eraman gaitzan onetsirik.

Baina horretarako, buru-gogamenean itxi gintuen funtzionamenduaren inertziaren erruz, presentzia-gaitasuna garatzen lagunduko digun praktika iraunkorra behar dugu, gure identitate sakonenaz, progresiboki, kontziente bihur gaitezen.

Horixe da, hain zuzen, presenteak berekin duen aberastasuna: Presentziara etortzean, presentzia bera garela esperimentatzen dugu. Egoa ez da objektu bat besterik garen Presentzia kontzientearen barnean.

Baina identitatea ez dago pentsamenduaren esku; burua isildutakoan agertzen da. Erlaxatu, egin zaitez presente zeu; askatu pentsamenduak eta kezkak, gera zaitez zeu bakar-bakarrik hemen eta orain… Momentu horretan, Dena izan dela ohartuko zara; utzi zeure buruari hortxe egoten, egote huts bihurturik…

Presentera etortzeak, burua (pentsamendua) isiltzea esan nahi du, hor mugitzen den guztiaren lekuko inpartzial moduan kokaturik eta buruko isiltasunean atseden hartzen ikasiz.

Eta, edozein jardueraren erdian, ohitu zaitez hau galdetzen: Oso-osorik al nago hemen? Arreta lantzeak aterako gaitu, pixkana-pixkana, ametsetatik eta ezjakintasunetik, argitan bizi ahal izateko. Praktika iraunkorrari esker, bizia gozatzeaz/dastatzeaz gain, gure benetako identitatea errekonozitu eta tratabidean trebatuko gara: zentzu absolutuan, ez gara piruetak eginez agertzen de olatua, baizik eta ozeanoa, eta handik irteten da olatua. Hori ikustea da esna egotea.

             www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s