Baketik bakera  

AMI (Association Modeste et Inocent)

Laurien Ntezimanak, 2000an, sorturiko organismoa da AMI, xede honekin: “botere onaren”, ubuntu-aren,  bidez lan egin. Ubuntua Afrikako kontzeptu tradizional bat da: “Ni naiz, gu garelako” eta lotura unibertsalean sinesten du.

Logika-aldaketa

Genozidioa bezalako ankerkeria basatia berriro gerta ez dadin, ez da aski aktoreak aldatzea. Ezinbestekoa da logika aldatzea. Laurienek gehiegitan konstatatu du erasoari mendekuarekin erantzuten zaiola. Beste kontzientzia-maila batera igotzea da logika aldatzea, eta ohar gaitezen askoz ere inportanteagoa dela bestearekin lotzen gaituena separatzen gaituena baino.

Loturak sortu

Genozidioarekin uztarturiko traumatismoak eta sufrimenduak gainditzeko, gatazkak eta elkarbizitza gestionatuko dituen metodoa sistematizatu du Laurienek. “Botere onaren metodologia” deitu dio. Eta helburua da sufrimendua kontzientzia bihurtzea, etiketak “kenduta” . «Hutua edo tutsia baino lehen gizakia gizaki da, eta horrela errespetatu behar da: gizaki bezala».

 Hitzari hitza eman

Gaur egun, “botere oneko langileak” formatuak daude. Talde aktiboak sortu dituzte hainbat herritan. Elkarrizketarako espazioak sortzen ari dira. Nahi duten pertsona guztiak elkar daitezke, nozitu dituzten injustizia, sufrimendu eta bigarren planoan geratu diren esperantzen berri emateko. Dinamika horri esker, biktima eta borreroaren artean halako lotura bat sortzen da, eta, horrela, biolentziaren espirala hautsi. Ebanjelio kristau, filosofia taoista eta ubuntuz jantzirik, metodologia horrek hiritargo aktiboa eta elkarrizketan inplikatua promozionatzen du. Baita presoen berreziketa eta horien integrazio psiko-sozialarekin konprometiarazi ere. Era berean, ubuntu filosofiari eta “botere onaren” praktikari buruzko irratsaioak ipini dira martxan.

Amaieran, hala dio Laurienek: «Ubuntuz beteriko gizartean bizi nahi dut, hau da, onberatasunez eta miserikordiaz beteriko gizartean. Bakea ez da inoiz iritsiko gizartera, pertsona bakoitzak bere baitan aurkitzen ez duen bitartean».

Badakigu egoera eta gertaera konkretu eta jakin batzuei buruz diharduela, baina nik irakaspen asko ikusten dizkiot beste edozein egoerari aplikatzeko modukoak.

(Cf. Laurien Ntezimana, dar lugar 2, 14. orrialdea)

Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s