Janarien bankua

 

Ez nuke oraintxe Europan immigrante izan nahi!

Larunbata da “gaur”. Hipermerkatu batera sartzera noa, ondoko elizako erlojuak ordu bateko kanpaiak jotzearekin batera. Kartoizko kaxa erraldoiak ikusi ditut sarreran, batzuk jeneroz bete-beteak, beste batzuk osatzeko bidean. Jantziaren bidez ongi identifikaturiko boluntario batek plastikozko poltsa aurreratu didanean ohartu naiz egun berezia dela. Janari Bankukoak dira, Gabon aurreko kanpainaren barnean, behar gorrian aurkitzen direnen egoera apur bat goxatu nahian, bilketan ari direnak eta kartoizko kaxa erraldoien “jabeak”.

Karroa hartu eta boluntarioak eman didan poltsa haren barruan sarturik, buruan mila pentsatu ditudala, ekin diot erosketari. Aspaldian, zorioneko arreta osoarekin bizi behar delako kontu horrekin nabilenez, bankurako hartu dudan gauza bakoitzaren gainean lupa ipini izan banu bezala aritu naiz poltsa betetzen. Kontzientziaren esana bete dudala iruditu zaidanean, ordaindu eta kartoizko kaxa erraldoiaren zaintzaileari entregatu diot poltsa. Gero, etxerako behar nituenak hartzera itzuli naiz.

Nahi nuen etxerako behar nituen gauzak hartzerakoan ere atentzioa ipini, baina ez da erraza. Arestian ikusi dudan eszena batek galarazten dit, bereziki. Emakume bat, boluntario bati errietan sumatu dut. Gizonak “amen-amen” egiten zion, baina, beste egoera batean, emakume hark bota dituenak ez dira “amen-amen” egitekoak, nahiz eta ez dudan izan “elkarrizketa” osorik entzuterik.

«Badakit zuek egingo duzuena: deritzozuenari eman; batez ere, kanpotarrei. Horietaz gehiegi arduratzen zarete eta beste batzuetaz batere ez. Eta ez ote zeuon etxeko eltze eta zartaginetara ere zerbait joango hemendik? Ez nuke ezetzik esango».

Sentitzen dudan bezala esango dut: lotsa eman didate emakumearen hitzek. Ez dut esango esku-zikinen bat edo beste nonahi egon ez litekeenik, baina iruditzen zait geziak zein norabidetan tiratu hobeto pentsatu beharko genukeela. Zer kulpa dauka borondate on guztiarekin janariak biltzen ari den boluntario gizagaixoak?

Ez gaitezen deskuidatu. Izan gaitezen kontzienteak, ohar gaitezen, benetako errudunak zein diren. Zeinen erruz dauzkagu, adibidez, Espainian milioika ume goseak, bost milioi langabetu, horietatik hiru milioi inolako laguntzarik gabe? Ez, noski, janari bankuko boluntarioen erruz.

Amaitzeko, ez nuke oraintxe Europan immigrante izan nahi. Begira Frantzian, Alemanian, Ingalaterran eta “gure” Espainian zer neurri hartzen ari diren immigranteen aurka. Suitzan ere aurki izan litezke nobedadeak!

Bai Horixe, DV:141204

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s