Egiatiak izan

III. igandea, Gabon Garaia, 141214, Jn: 1,6-8; 19-28

Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat,  nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere”.

 

*****************************************

BERDINDU BIDEA: IZAN EGIAZKOAK

Komunitate kristauen eta Bautistaren arteko polemikak, nolanahi ere, gogorra izan behar zuen. Hala dirudi, behintzat, ebanjelioek Bautistaren figura indartzeko erabilitako espzioa eta emandako garrantzia kontuan hartzen baditugu.

Laugarren ebanjelioaren autoreak garbi dio, hitzaurrean, “bera ez dela argia”, “argiaren lekukoa” baizik (Jn 1,8). Orain Bautistaren figuran zentraturik hasten da kontakizuna.

Segur aski, hori da motiboa laugarren ebanjelioak, espresuki, Jesus Joanek bataiatu zuela ez esateko.  

Autoritate erlijiosoaren ordezkarien (judutarren) galdeketaren eszenak asmo garbia du behingoz arazoa erabakita uzteko: “Ni ez naiz Mesias. Ez naiz Elias. Ez naiz Profeta”. Hiru ukazio (definitibo), hiru figura nabarmenki mesianikoak aipaturik: zain zeuden Mesias; Elias, Mesiasen aurretik, lehentxeago, agertuko zela uste zena; eta Profeta, edo bigarren Moises bat.

Ukazio hirukoitzaren ostean (ez da Mesiasekin zuzenean erlazionaturiko figura), Isaiasen testu batera jotzen du ebanjelariak, Joan “bidea berdintzeko” eskatzen duen “ahots” gisa aurkezteko (Is 40,3).

Mezu sinplea bezain erradikala: dei sakona eta zorrotza, aurpegi edo izuri bikoak ez izateko, egiatiak izateko.

Izuri eta tolesturak nahikundearen ondorio dira. Batzuetan, gauza baten bila gabiltzala esaten dugu, eta, bien bitartean, kontrakoren bila gabiltza, geu harritzeraino. Hori, beti, egoaren interesa da.

“Egin ezazue beti esaten duzuena eta esan ezazue beti egiten duzuena”, ematen zien aholku Rumik bere ingurukoei. Bidea berdintzeak esan nahi egoaren agindu apetatsuei ez jarraitzea; bestela, inoiz ez gara irtengo oinazearen labirintutik.

Ebanjelioaren autoreak badirudi esan nahi duela Jesus (ebanjelioa) ez dugula ulertuko eta den bezala hartuko, egiaren bidetik jotzeko prest ez bagaude.

Badakigu ez dagoela pertsona bezala hazterik, norbere egia onartu eta aitortzetik hasi ezean. Horrek, horrek bakarrik, hornitzen gaitu gure nortasuna (pertsona) eraikitzeko zimendu sendoez.

Bada gehiago ere. Norbere egiaren onarpena ezinbestekoa da, ez bakarrik lan psikologikoan, baita gure identitate sakonera iristeko ere. Bide horretan, pixkana-pixkana, erantzi egin behar dugu ez garen guztia –eta urte luzeetan oraturik egon gatzaizkiona–, irauten duena bakarrik ager dakigun, zeren horrek bakarrik esaten digu nor garen.

Hain zuzen, bizi dugun guztia egiaren argitan onartzen dugun heinean –baita gauzarik txikiena ere–, haziko da egiarenganako gure joera, berarekin bat egin arte. Eta hor ikusiko dugu garbi, nahiz eta itxurakerian ibili izan edo gezurrarekin funtzionatu, gure izate sakonenean Egia garela.

Klabe horrekin, agian Jesusen hitz jakintsuek beste soinu-mota bat aterako dute gure baitan: “Ni naiz egia” (Jn 16,6), “Ni naiz bizia” (Jn 11,25; 14,6). Eta horrela deskubri genezake, harena bezalaxe, horixe dela gure identitatea ere.

             www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s