Futbolaren emaitzak

Gertaerak gertaera eta ozpinak ozpin, biziak beti merezi du bizi izatea

Aste eta erdi geroago, urrundu badira ere, oraindik ez dira erabat isildu Manzanares ibaiko garrasien oihartzunak. Berrogeita hiru urte. Berrogeita hiru. «Heriotza absurdua Deportivoko jarraitzailearena», diote batzuek. Biziaren liburuan horrela idatzia zegoen, eta ez dauka bueltarik. Nik gogoeta bera egiten dut kasu horretan eta beste guztietan: gertaerak gertaera eta ozpinak ozpin, biziak beti merezi du bizi izatea. Hortxe dago klabea. Ulertzen diet, noski, herrialde zibilizatu batean horrelakoak nola gerta litezkeen galdetzen dutenei. Eta, jakina, askoz ulergaitzago egiten zait hori guztia aldez aurretik hitzarturik zegoela entzutea. Gogorra da pentsatzea batzuk kapaz direla horrelako jokabideei ere beren morala edo etika eta arauak ezartzeko.

Noski, nik ez diot inportantziarik kenduko, agintariek kenduko dioten eran. Lau katu baino ez direla esanez etorriko zaizkigu. Lau katu ez, aizue; edo, nahi baduzue, lau katu baina gizartearen erretratua. Entzuna dut, ikusi ez baitut egiten futbola, infantiletan ere “arbitroaren gurasoak” ondo kakazturik irteten direla futbol-zelaitik. Eta haurren gurasoen artean ere liskar asko. Futbola oso garestia da, begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola.

Ez dut esango futbola higuingarria denik, inoren sentiberatasuna ez zauritzearren. Baina badakit jende asko zeharo nazkatuta dagoela, batez ere hartu duen bolumen neurrigabeagatik: diru-kopuru ikaragarriak mugitzen ditu, gutxi batzuen mesedetan; zor asko eta handiak gure zergen bidez ordaindu izan dituzte behin baino gehiagotan, eta horri biolentzia eransten badiogu, zer nahi duzue koktel beldurgarriagorik?

Bai, badira futbola baino okerragoak. Ez dira askoz hobeak hemen dabiltzan ustelkeriak, pederastak, paroak, haurren desnutrizioak, etxetik botatzeak, kale gorriak… Baina batak ez du bestea kentzen. Normala da jendeak galdetzea asko eskatzea ote den herrialde normal batean bizi nahi izatea. “Futbolariek kobratzen dituzten zifra eskandalagarriak”, erantsiko nioke nik horri.

Orain, biolentziaren kontrako “neurriak” hartuko dituzte. Kluben eskuetan geratuko dira erabakiak. Uholdea pasatzen denean, ez harritu dena ahanztea hurrengora arte. Gainera, futbolak berak hartzen dituen neurriak beti izango dira eskasak: garbi dago euren teilatura ez dutela harririk botako. Nire ustez, zentzu komunak funtzionatu beharko luke. Aski da kontzientziaren planoan panorama proiektatzea, hezkuntzatik hasita.

Bai Horixe, DV: 141211

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s