Disponibilitatea

  1. IV. igandea, Gabon Garaia, 141221, Lk: 1,26-38

“Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala”.

  *************************************

 MITOAREN JAKINDURIA DESKUBRITU

Haurtzaroko kontakizunak Mateo eta Lukasen idatzietan bakarrik datoz. Markos eta Jonenean ez dira agertzen. Berandu sortutakoak dirudite. Gainerako ebanjelioa osatu ondoren elaboratuak. Nahiz eta onartu kontakizun horiek egundoko pisua izan dutela kristau-tradizioan eta hainbat fededunen debozioan, kontakizun legendarioak dira –“mitoak” hitzaren jatorrizko esanahian–. Funtsekotzat jotzen zuten mezua transmititu nahi izan zuten horien bidez.

Genero mitikoan sartzen direla esateak adierazten du izaera berezia dutela: irudi legendarioen bidez eduki guztiz baliosa transmititu nahi dute. Mitoa ez da faltsutzat hartu behar, baizik eta, bakar-bakarrik, beste kontzientzia-maila batean, hertsiki arrazionala ez den maila diferente batean, kontatua edo idatzia.

Ebanjelioen kasuan, eta berdin pertsona ospetsuei buruzko beste idatzi batzuen kasuan ere, haurtzaroko kontakizun horien helburua bakarra zen: irakurleari obraren hasiera-hasieratik pertsona biografiatuaren erretratua eskaintzea.

Mitoak darabiltzan irudiak bistakoak dira: aingerua –Mariarekin, gizonaren parte hartzerik gabe ahurdun geratuko den birjinarekin, elkarrizketa–, Jainko separatu eta interbentzionista baten ideia, zeinentzat ez dagoen ezinezkorik…

 Kontakizunak aipatzen duen edukia aberatsa da, batez ere kapaz bagara ikusmolde ez-dualetik irakurtzeko. Jainkoaren eta gizakiaren arteko lotura sinbolizatzen du aingeruak: dena Bat da, nahiz eta bi identitate-maila bereiz ditzakegun. Gu geu, aldi berean, gara humanoak (gure ego indibiduala) eta jainkotiarrak (Izaki bat eta mugagabea).

Gure benetako identitatea onartzen dugunean bat sentitzen gara guztiekin eta denarekin: orduan jaiotzen dena da “Jainkoaren Semea”, gizadi berria. Baina jaiotza horrek baldintza bat du: gure egoak, aldez aurretik, bere heriotza-akta aurkeztu behar du. Eta gertatzen da presentearekin lerrokatzen garenean eta dena gobernatzen duen Jakinduria handiari men egiten diogunean: “Gerta bekit zuk esan bezala”.

Mariaren ezpainetatik irteten den otoitza, Jesusen ahotik irtengo da geroago, pasio aurreko angustiaren erdian: “Ez dadila nire borondatea egin, zurea baizik” (Lk 22,42). Egiazko otoitz zuzen bakarra ematen du: izan bedi izan behar duena, den hura maite dut, prozesu osoa gobernatzen duen Jakinduria handiari men egien diot. Orduan, paradoxa miresgarri batean, den hura maitatzean –Maria eta Jesusek bezalaxe– , egin behar duguna egingo dugu.

Gainerakoan, bistan da erditze birjinala mito bat dela. Egiptotik Indiaraino zabaldu zegoen antzinatean. Horus, Egipton, Isis birjinarengandik jaio zen (Thaw-ek egiten dion iragarpenaren ostean); Attis, Frigian, Nama birjinarengandik; Krishna, Indian, Devaki birjinarengandik; Dionisos, Grezian, eta Mitra, Pertsian, izenik ez dakigun birjina batzuengandik… Hain zuzen, kasik guztiei buruz gauza bera esaten da: abenduaren 25ean jaio zirela, neguko solstizioan –Ipar hemisferioan–, justu Eguzkia, gaua bentzuturik, berriro jaiotzen denean.

Baina testuaren sakontasuna ikaragarria eta bikaina da. Maria birjina  da Espirituari beregan aktuatzen uzten diolako, dispinibilitate osoan bizi izanez: “Gerta bekit zuk esan bezala”. Egoaren desjabetzea da birjintasuna. Eta horrek uzten eta onesten du Jainkoa (Bizia, Misterioa) gure baitan, gure forma indibidualean zehar, igaro dadin. Forma hori du espresatzeko bidea edo kanala.  

Birjintasunak zerikusi gutxi du biologikoarekin. Disponibilitatearen sinonimoa da. Bere zentzua ederki espresaturik dator nik irakurri dudan espresiorik ederrenetako batean: “Jesus da Jainkoak oztoporik gabe gizakiarengan hitz egiten duenean gertatzen dena” (Jean Sulivan).

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen libbrea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s