Existitu zen ala ez

Flavio Joseforen bi zita horiek, laburrak badira ere, guztiz inportanteak dira

Datorren ostegunean, Gabon eguna, periodikorik ez dagoenez, astebete aurreratu dut gaia. Ariel Alvarez Valdes teologo argentinarrak dioenez, 2002an, Luis Cascioli injineruak auzitara eraman zuen Viterboko (Italia) erretorea, igandero Nazareteko Jesusi buruz mintzatzen zelako  eta, Cascioliren ustez, ez dago Jesus existitu zen frogarik. Beraz, apaizak  bi delitu egin zituen: gezurrezko gauzak irakatsi (661 art.) eta pertsonaia irreal baten existentzia asmatu (494 art.).

Harri eta zur geratu ziren epaileak, eta apaiz gizagaixoa larriturik, nondik hasi eta zer egin ez zekiela. Azkenean, epaileek atzera bota zuten injineruaren demanda eta hala eman zen amaitutzat auzia.

Jakinekoa denez, ebanjelioek eta epistolek ez dute bermatzen Jesusen existentzia historikoa, Brabanteko Genovevaren bertsoek, gertaera haren historikotasuna, demostratzen ez duten bezalaxe.

  1. urtera arte itxaron beharko dugu Jesusen lehenengo erreferentzia, dokumentu ez-kristau batean ikusteko. Flavio Josefo (ez zen sekula konbertitu kristautasunera) da historialaria, eta bi aldiz aipatzen du Jesus. Lehenengo aipamena, 18. liburukian dator. Flavio Joseforen testutik, Ariel Alvarez Valdesen arabera, ondorio hau atera daiteke: a) Palestinan bizi izan zen Jesus zeritzan gizon bat, b) jakintsua zen, c)mirariak egin zituen, d) jendeak pozik entzuten zion, e) judutar eta greziar jende asko erakartzen zuen, f) agintari judutarrek akusatu egin zuten, g) Pilatok heriotzara zigortu zuen, h) gurutzean hil zen, i) jarraitzaileak kristau deitzen dira haren omenez, j) hark hasi zuen mugimenduak jarraitu egin zuen bera hil ondoren ere.

Bigarren aipamena, 20. liburukian azaltzen da. Santiagoren heriotzari buruz ari da, Anasen garaian: «… Sanedrina batu zuen eta haren aurrera eraman zuen Jesus Mesias deiturikoaren anaia Santiago, beste batzuekin batera. Legea haustea leporatu zien, eta zegokionaren esku utzi zituen, harrikatuak izan zitezen».

Flavio Joseforen bi zita horiek, laburrak badira ere, guztiz inportanteak dira, zeren (Bibliatik kanpo) Jesusen existentziari buruzko lehen proba dira. Datu gutxi, baina ezbairik gabekoak, eta ikerlari guztiak ados daude: aski dira Jesusen existentzia historikoa demostratzeko.

Datu-eskasia horrek adierazten du Jesus ez zela hain garrantzizkoa izan bere garaikoentzat. Eta, nire ustez, benetako miraria da bere jarraitzaileei eman zien indarra, oztopo guztiak gainditu eta aurrera jarraitzeko.

Bai Horixe, DV:  141218

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s