BAKEA

Gabon Zortziurrena 141228, Lk: 2, 22-40

 “Orain, Jauna,
zeuk hitz eman bezala,
utz diezaiokezu zure mirabe honi
bakeak hiltzen!
Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea”

 ************************************************

 JESUS, GURE BAKEA

 

Jesusen haurtzaroari buruzko ebanjelioak (Mateo eta Lukasenak), “kronika historikoak” baino gehiago gogoeta teologikoak dira. Horien bidez, Jesusen izaera eta jite osoa, hasiera-hasieratik, erakusten dituzte ebanjelariek.

Kontakizun honetan, zaharrei –agure eta andreari– ematen die hitza Lukasek. Israel fidelaren jakintza-tradizioa dira. Horiek dira Jesusengan promesa guztiak betetzen direla adierazten dutenak. Horregatik, “utz diezaiokezu bakean joaten mirabeari”: ikusi du Mesias salbatzailea. 

Jaio ondorengo berrogeialdiarena da Lukasek darabilen “aitzakia”: berrogei egun (berrogeialdia) igaro ondoren, legeak agintzen zuen eran, haurra “elizan sartzea” eta amaren “purifikazioa” izaten ziren.

Sinplea bezain irmoa da figura jakintsu (zahar) eta profetiko haien bidez transmititu nahi duen edukia: Salbatzaile definitiboa da Jesus, Israelen ospea eta gizadi osoarentzat argia. Baina, aldi berean –eta hori da paradoxa– Jesusen existentzia gatazkaz josia egongo da. Beraz, gero ebanjelioak garatuko duenaren sintesia da.

Lukasek, hasiera-hasieratik, kontakizuna osatzen du, Jesus “Salbatzaile” moduan aurkezteko, jaiotzako kontakizunean iragarria izan zen era berean: “Salbatzailea jaio zaizue” (Lk 2,11). Oso titulu maitea du ebanjelio honek, eta, normalean, horrela deitzen dio Jesusi. Simeon agurearen figura maitagarriaren bidez esaten zaigu Jesusen “aurkezpena” herriaren salbazioa eta guztientzat argia dela. Eta, era berean, hasieratik azpimarratzen du autoreak Maisuaren bizia zer izango den: kontraesanez beteriko “seinalea” (Gertatu dena jakinda ari zaigu Lukas).

Utz diezaiokezu zure mirabeari bakean doan”: dena salbu dagoela ikusten dugunean, erraza da bakea eskuratzea; itxura batera onartezina zirudiena ere onartzen dugunean, gure artean dabil bakea. Kristau-tradizioan, bake-seinale da Jesus” (Ef 2,14). Horrek esan nahi du, Jesusengan, dirudienaz harago, dena ongi dagoela ikusten dugula. Horixe da, hain zuzen ere, “salbazioak” esan nahi duena. “Betikoa”, beti izan dena, gogoraraztera dator Jesus: dena salbu dago; garena inoiz ez dago mehatxatua.

Kristauok Jesusen bidez ikusten dugu dena; kristau ez direnek beste perspektiba batetik ikusiko dute. Baina ikusten lagundu diguten pertsonez gaindi, kontua da, gure benetako identitatean, bakea garela. Bakearen gerizpetik bizitzea, eta ezagutzen eta gure harremanetan lantzen lagun diezaguketen medioak ipintzea baino ez zaigu geratzen

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s