Laurien Ntezimana

«Genozidioa eragin zuena gutako bakoitzaren barnean dago: egoa deritzo»

Artikulu-egile horren arabera (dar lugar, 2. alea), Ruandan ohitura handia da izengoitiak ipintzeko. Normalean, edo ia beti, gerra-izena ipintzen dio bakoitzak bere buruari. Berak, ordea, bake-izena hautatu zuen: “Rudasamam’aye”. Ondasunak airean dabiltzanean, bere partea hartzeaz arduratzen ez dena esan nahi du. Genozidioaren garaian hartu zuen izen hori. Helburu honekin: berea segurtatua zegoela ikusirik, besteen existentziaren alde borrokatu nahi zuen.

Ez al da adibide ederra, jakinik pertsonak, bere segurtasun propioari eusteko, egoera seguru batetik seguragora iritsi nahian, zenbat energia xahutzen duen? Horregatik, hasieran kezkatu edo harritu baninduen ere, gero eta hobeto ulertzen dut genozidioaren errua egoari egoztea. Egoismoak dauka munduan gertatzen diren egoera mingarri gehienen errua: egoismo pertsonal eta kolektiboak; herrialde aberatsek pobreekiko egiten duten politika da horren adierazle nagusienetako bat.

Horrekin batera, alde guztietan etsaiak ikusteko dugun mania da gaurko gizakiaren gaitz endemikoetako bat. Jarraitzen du Ntezimanak: ba omen zihoan oihanean errefuxiaturik zeudenentzat arrozarekin, eta Konfigiko mugan kontrola. Ea nora zihoan arrozarekin, eta Ntezimanak erantzun: oihanera zihoala haur, emakume eta zaharrei janariak eramatera. Ea ba al zekien jende hura “gure etsai amorratua dela”. Ezetz, Laurienek, baizik eta gose zen jende koitadua besterik ez zela. «Seguru zuek ere gose zaretela», eta kontrolekoek: «Jakina!, noski!». Eta bi edo hiru zaku hartzeko esaten die. Hartan egin zituen bakeak.

Ntezimanaren borroka ez zen pertsonak hiltzea, gosea hiltzea baizik. Berdin zitzaion gose zena “hutua” edo “tutsia”  zen. Aldaroak alde batera utzi eta premia nagusiari aurre egitea da hemen kontua. Berriro ere irakasbide handia Lauirenena. Zuek inoiz ikusi al duzue norbaitek zerbait eskertzeko, hitz guztiak alferrikako bihurturik, egiten duen irribarrea baino gauza ederragorik? Ba al da horrek baino atsegin eta bozkario handiagorik sortzen duenik? Horrelako kasuetan, bestearen irribarrean da gure egoismoaren sendabiderik bikainena.

Azkenik, barkamenaz da mintzo Ntezimana. Niri izugarri gustatzen zaidan teoria darabil: «Entzudazu, barkatzen duzunean, zeu zara salbatzen zarena, ez bestea; beraz, ez itxaron». Honelatsu amaitzen du: «Genozidioa eragin zuena gutako bakoitzaren barnean dago: egoa deritzo. Hain zuzen, genozidioa izan daiteke aukera ederra, egoa hiltzeko».

DV:141224

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s