EZ-BI

Gabon II igandea. 150104. Jn 1,1-18

“Nire atzetik datorrena, aurrera pasatuko da, ni baino lehenagotik existitzen zen-eta”.

 *****************************************************************

DENEAN JAINKOA IKUSI

Elizak Jesusen jaiotza ospatzen duen garai honetan, liturgian behin eta berriz irakurtzen da laugarren ebanjelioaren “Hitzaurrea”. Jaiotzari buruzko kontu sinpleekin geratzeko arriskua ikusten du, nonbait, eta harago begiratzera gonbidatzen gaitu, Jesus “Aitarekin bat ikusi arte”.

Horrela, paradoxa miresgarri honen aurrean kokatzen gaitu: “Inork ez du inoiz Jainkoa ikusi”, baina ume honengan ikusten ari gara.

Den Erreal guztiaren Misterioa azaltzen ari zaigu paradoxa hori. Ikusten dena eta ikusten ez dena ez dira Errealitate bakarraren bi aurpegiak baino. Ez-duala da errealitatea. Ez gure zentzumenek eta ez gure organo ‘neurobiologikoek’ atzeman dezakete ikusezina. Alabaina, hautematen ditugun gauza guztietan nabarmentzen dira zantzuak.

Gaur egungo fisikari modernoren baten azaltzen duen eran, materiaren bihotzean gorderik dago kontzientzia. Antzeko zerbait esan beharko litzateke kristau-teologiarik onenaren izenean: ez dago Jainkoa ikusten ez den gauzarik.

Behin batean, nahi zutena marraz zezaten eskatu zien haur txikien maistra batek neska-mutikoei. Hasi ziren marrazten, zer egiten zuten maistra gainetik begira zutela. Neskato batengana iritsi zenean galdetu zion:

–Zu, Sara, zer marrazten ari zara?
–Ni Jainkoa marrazten ari naiz, andereño –erantzun zion Sarak.
–Baina, Sara, inork ez daki Jainkoa nolako den…
–Itxaron apur bat, andereño, bukatzen dudanean jakingo duzu-eta.

Bere inozentzian, haurrak arrazoi zuen: edozer marrazten zuela ere, han “Jainkoa” ikusiko zen. Alabaina –berriro ere paradoxa– Jainko zein den gure buruaren bidez jakin nahi dugunean –gure kontzeptuetan uztartu dugula uste dugunean–, engainuan eta idolatrian erortzen gara.

Joseph Ratzinger-ek  (gero Benedikto XVI.a izango zenak), 1969an, esango zuen moduan, “Jainkoa giza kontzeptuetan sartzeko intentu orok absurdura eramaten du. Garbi esanda, Jainkoaz bakar-bakarrik hitz egin dezakegu konprenitzeari uko egin eta bakean uzten diogunean”. 

Jainkoa ez dago pentsatzerik. Ikusi ahal da, soil-soilik, Jainkoa eta gu ez-bi garen kontzientzian. Denok gaude “Jainkoarekin bat eginik”. Edo “denok gara Jainkoarekin bat”.

Horregatik, Jainkoa ‘Ente’ separatu moduan pentsatzean datza tranpa erlijiosorik handienetako bat. Horren kontra, “enkarnazioaren misterioak” –Gabon ospatzeak– gogorarazten digu ez dagoela, eta, gainera, ez daukala izaterik ezerk Jainkoarengandik separatua.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s