Nire hautatua

Jesusen Bataioa, 150111, Mk: 1,6b-11

Zu zara nire Seme maitatua, nire hautatua”.

 *******************************************

 IRRIKA ETA ASEBETEA

Lehen komunitateek diferentziak markatu nahi dituzte Joan eta Jesusen artean. Hori dela eta, Bautistaren ezpainetan ipintzen dute “urezko bataioa” eta “Espiritu Santuzko bataioaren” arteko kontrastea.

Lehena erritu sinbolikoari erreferentzia egiten ari da, non espresatuko litzatekeen, uretan murgildurik, pertsonaren “berriz jaiotzeko” borondate garbi, sakon eta berritua. Bigarrenak dohaintasun zantzua du, eta Espirituren bizi zerutiarra espresatzen du. Urezko bataioak sinbolizatzen du pertsonaren desio eta berritu nahia; Espirituzko bataioak, aldiz, adierazten du Biziaren asebetea.

Buruak ezartzen dituen kontrasteen gaindi, batez ere egoaren interesak zalantzan  ipintzen diren polemika giroan, errealitatea da denok, aldi berean, irrika eta asebetea garela. Edo, hobeto esan, irrika moduan hautematen dugun asebetea gara.  

Irrika ez da desio hutsa. Dinamismo sakona da, ohartu ala ez. Horrek eusten digu, eta egiten bultza aurrera: Biziaren dinamismoa da, eta, azken finean, gure identitatea. Hauteman eta jarraitzean, norabide egokian kokatzen gara. Baina bada tranpa bat: horra murriztea eta, gero imajinatu batean, proiektatzea objektutzat duen asebetea.

Kontua da jada asebetea garela, modu konkretu batean espresaturik. Burua isildu eta arreta ipintzean, Bizia garela esperimentatzen dugu, hasiera eta amaierarik gabe. Bizia, dinamismoz betea. Dinamismo ez-diferentea Berarekiko. Dinamismo horretan barrena milaka formatan hedatua.

Irrika hori –baita, hasieran, axalekoa izan eta antsietate forman azaltzen bada ere– gure iturrirako dei moduan, “etxera itzultzeko” gonbita moduan hautematea da jokabide jakintsua, Bizia asebetean garela onartzea.

Juan Carlos Savater-ek hitz hauez espresatzen du: «Halako edo bestelako pertsona izatearen ideiaren aurretik, inolako arrazonamendu edo pentsamenduren aurretik, bada izatearen berezko ziurtasuna. Konstzientzia biluzi eta purua (dena) eta badela dakiena. Hori da beti, ez egia nagusia, baizik eta benetako ziurtasun bakarra eta kuestionatu ezina».

Diferentzia eta kontrastez mintzatuz hasi naiz. Horrek ere badu toki bat erlatiboaren munduan (formen munduan). Alabaina, plano sakonean, zerua beti “urraturik” dago, “uso” kreatzaileak beti jardun du hegoak astintzen eta gure bihotzaren sakonean beti ibili da ahots bat, hau gogoratzen ziguna: “Zu zara nire seme,  alaba, maitatua”.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s