Ispilu Jokoa

II Igandea, Denbora Arrunta, 2015.1.18, Jn 1,35-42

“Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du)”

 ******************************************

BILA

Bilatzaile moduan definitu izan da gizakia. Horrela ulertzen du laugarren ebanjelioak ere. Badirudi hortik hasten garela denok: bilatuz…

Hasieran, garbi ez dakigula,  “ongi aurkitzea”, “hobeto sentitzea” eta abarren bila ibiliko gara. Kanpoan hasiko gara bila, gure gabezi sentipena arinduko lezaketen objektu, pertsona, titulu, okupazio eta abarretan.

Lehentxeago edo geroago, biziak erakutsiko digu kanpoko ezer ez dela gai gure premiak “asetzeko”. Osatu nahi badugu, geure barrenera begira jarri beharko dugula susmaraziko digu. 

Bilaketa soil-soilik amaituko da gure benetako identitatea onartu eta aitortzera iristen garenean. Egoarekin identifikaturik jarraitzen dugun bitartean, hutsal sentituko dugu geure burua. Bilaketa grinatsura bultzatuko gaitu zerbaitek, osa gintzakeela uste dugun haren bilaketa grinatsura. Asebetetasun –kontzientzia puru– moduan geure burua onartzen dugunean, ordea, bilaketa bertan behera geratuko da.  Deskubrituko duguna da, ispilu-joko batean bezala, bilatzailea dela bilatu nahi genuena.

Ez hori bakarrik. Beste gauza bat ere deskubrituko dugu: bilatzailea “gero-zale” hutsa dela, hau da, presentetik ihesi dabilela beti. 

Oraina ez-osotzat juzkatzen dugulako sortzen dira zalekeria guztiak. Eta ez daukagu presentetik ihes egin arteko onik. Portaera horrek, ordea, ase-ezinaren eta sufrimenduaren gurpil zoroan murgilarazten gaitu. Eta, paradoxikoki, ez gara hortik irtengo presentea edo oraina, den bezala, besarkatu arte.

Gure irrika ez da substantzia edo jarduna, ezta inora ez garamatzan bideari lotzea ere, momentu honen, presentearen, onarpen sakona baizik. Bila gabiltzan uztardura, batasuna, Biziarekiko berarekiko lotura eta uztardura da. Irrika biziz desio duguna da momentu honen (presentearen) esperientziarekiko intimitate sakona, guregan agertzen den guztiarekiko onarpenik sakonena.

Zeren eta ez gara izaki hutsal, gabeziadun eta ez-oso bat, baizik eta espazio-zabaltasun kontziente eta perfektua, non dena gertatu, agertu eta desagertzen den.

Ramana Maharshi-k erakutsi ohi zuen eran, “errealizaturik ez gauden ustea da Errealizatzeko oztopo bakarra”.

“Etorri eta ikusiko duzue”, esaten die Jesusek bila dabiltzan bi haiei. “Sartu”, etorri “Etxera”, onar ezazue zareten Bizia (Bizia zaretela)…; hortik aurrera, Bizia zabaltzen eta hedatzen joango da, baina bilatzeari utziak izango zarete jadanik.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s