Dena bertan dago

III Igandea, Denbora Arrunta, 2015.1.25, Jn 1,14-20

“Epea bete da, gertu da Jainkoaren Erreinua: konbertitu eta sinetsi Berri Onean”.

 ************************************************

 ONARPENAREN OPARIA

 Markosek bi arazo elkartzen ditu: Berri Onaren iragarpena eta lehenengo dizipuluei eginiko deia. Inolako zalantzarik gabe, kontakizun estereotipatua da. Ebanjelariaren interes propioa da arrrazoia: hasiera-hasieratik uztartu nahi ditu Jesusen misioa eta taldearen osaera. Ez da ulerkorra arrantzale batzuek, beste motiborik gabe, ezezagun bati jarraitzea.

Jesusek bere jarduera publikoari ekin eta horren gainean egiten duen iragarpenak ederki sintetizatzen du bere misio osoa: ez dira alferrik Markosek Jesusen ezpainetan ipintzen dituen lehen hitzak! Eta iragarpen hori “berri ona” da: berri ona da “bila gabiltzan” oro, zinez, “txit hurbil dugula”.

Aurreko komentario batean nioen eran, bilaketa adikzio arriskutsua da, presentetik ihes egiteko estratagema moduan erabiltzen dugun neurrian. “Jainkoaren Erreinutzat” tirriatzen dugun asebetea hartzen badugu, Jesusen mezua distiratsu agertzen zaigu: asebetea ez dago: ez urrun eta ez kanpoan; jadanik garena da. Eta “konbertitzen garenean” aurkitzen dugu.

 “Konbertsio” hitza grekoko “meta-noia” (burua baino haratago) hitzetik dator. Eta “ikusteko beste modu bat” eskaintzen digu. Perspektiba mentaletik  (bereizle eta proiektibotik) irtetea da kontua, ezagutzeko modu ez-duala onartzeko. Horrek permititzen digu errealitate Errealarekin lerrokatzen, haustura, distantzia eta bereizketarik gabe.   

Den hura aitortu nahi ez da eredu mentalaren ezaugarria, honela edo bestela “izan beharko luke” esanez. Eredu ez-duala onarpen osoan finkatzen da.

Ihesaren amaiera da onarpena –hain zuzen, tranpa horren kontra ez dago beste antidotorik–, eta presentearekin, momentu honekin, lerrokatzen gaitu, hau da, Biziarekin, momentu honetan manifestatzen den eran.

“Nola bizi beharko genuke?”, galdetzen zion bere buruari Magdeburgoko Matilde beginak. Eta gero erantzuten: “Bizi zaitez den-denari ongietorria emanez”. Eta, galdera berari erantzungo balio bezala, beste begina batek, Elizak santa eta doktoretzat duen Hildegard von Bingen-ek, honela zioen: “Graziazko ongietorria ematen diet munduko kreatura guztiei”.

Onarpen sakonak esan nahi du, gure buruak ezar ditzakeen etiketei bakean utzita, den hari men egitea. Hori da baldintza, Biziarekin lerrokatzeko eta bere isuriari jarraitzeko. Azken motiboa? Gure identitate sakonean zurrunbilo separatua ez garela, baizik eta ura, hainbat forma diferentetan hedaturik.

Horregatik, sakonki onartzean, garen osotasuna deskubritzen dugu, “Jainkoaren Erreinua gertu dela”  konstatatuko dugu, eta prest jarriko gara, gure bitartez, ekintzarik egokiena jaio eta isurian doan. Ekintza hori, bestalde, desjabetze eta errukiaz osaturik egongo da.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s