“Autoritas”

 IV. igandea, denbora arrunta: 150201 Mk 1,21-28

 «Zer dugu hau!? Irakasteko modu hau berria da, eta nolako autoritatez irakasten duela, gero! Espiritu gaiztoei ere agintzen die, eta horiek esana egiten dute»

***********************************

HAZARAZTEN DUEN IRASPENA

Autoritate (autoritas) handiz irakasten duela esaten da Jesusi buruz. Bere esperientzia propiotik ari denak irakasten du autoritatez, edota, bere irakaspenaren bidez, “hazarazten duenak” (latineko “augere” aditzetik dator “autoritate” hitza; gehitu, hazi esan nahi du; baita jaso edo altxatu ere).

Beraz, kontrakoa –testuaren arabera, judaismoko teologo ofizialek edo “jakitunek” egiten zutena– ez da erudizio hutsa baino, besteak mendean harturik edo pasibotasunean murgilarazita.

Ez da, bada, beharrezkoa eruditua izatea edo unibertsitate-tituluak edukitzea “autoritatez irakasteko”. Aski da esperimentatu duzunaren egian finkatu eta besteak maitatzea, eta bakoitzak bere barrengo jakinduriarekin konekta dezan deseatzea.   

Esaten denak edo idazten denak ez dauka “iratzargailuak” baino balio handiagorik. Esnaraz dezake bestearengan lo edo ahazturik dagoena. Nire bizitzan jaso dudan laudorio handienetako batek honela zioen: “Eskerrik asko, nire sua pizten duen txinparta sorrarazten duen harria zarelako”. Horixe da dena: harri bat baino ez. Ez dago beste ezeren beharrik. Lortu nahi dena da pertsona bakoitzaren barnean dagoen sua piz dadila.

Dakiena beretzat gordetzen du egoak, eta bere onurarako erabiltzen ditu pertsonaren baliabideak. Ez du xede inor hazaraztea; aski du bere burua elikatzearekin. Helburu honekin egiten du den-dena: hazi eta “handi” sentitu.

Jakinduria, aldiz, umila eta eskuzabala da. Ez dabil inposizio bila, ez du nahi txalo eta aitormenik. Pertsona jakintsuak instrumentu edo ubide moduan ikusten du bere burua. Ubide horretan barrena doa denok osatzen gaituen edo guztiona den Jakinduria, pertsona bakoitzaren gaindi.  

Desjabetzea osoa eta erabatekoa denean –egoarekiko identifikazioa zeharo desagertzen denean–, Jesusen antzera hitz egingo du pertsonak: “Ni naiz egia” (Jn 14,6).

Zeren horrela mintzatzen dena ez da ego partikular bat, nartzisismoaren gailurrean kokaturik edo patologia arriskutsu batetik diharduena, baizik eta Egia bera, hitz egiten duenarengan eta entzuten duenarengan neurri berean aurkitzen dena.

“Autoritatez hitz egiten” duenaren aurrean noiz gauden bereizteko irizpidea beti berdina izango da: haren hitzak sakontasunean hazarazten ditu pertsonak.

                                    www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s