Xomorro atximurgilea

Podemosi buruz mintzatu nahi badut, iritzi politikoa emateko esaten dit

Denok daramagu geure barnean ‘xomorro atximurgilea’. Hori izan liteke ‘Pepito Grillo’, euskal bertsioan. Nire kasuan, RIG du izena. Nire ekintza guztien lekuko saihestezin eta akuilari zorrotza. Paso eman nahi izaten diedan gai askori buruz idaztera behartzen nau. Ez dauka ni konpromisoan ipini gabeko onik.

Adibidez, pozik idatziko nuke, beste askok bezalaxe, Podemosen gainean zerbait idaztekotan, Pablo Iglesias eta Tania Sanchezen haustura sentimentalari buruz. RIGek ez dit uzten. Arinkeriarik ez, dio. Podemosi buruz mintzatu nahi badut, iritzi politikoa emateko esaten dit. Pertsonak aparte utzi eta ideiak goraipatu edo abakatzeko, baina ongi arrazoituta. Zerbait idatziko dudala, bada, agindu diot. Hauxe atera zait: «Kasu honetan, garbi daukat: nahiago dut ezagutzen ez dudan “ona” ezagutzen dudan “txarra” baino».

Gero galdetu dit ea ez al dudan ezer esan behar gaur goizean jaso dudan posta elektronikoari buruz, zeinek dioen: “L’Inde produit des médicaments à bas prix contre le Sida, le paludisme et le cancer, mais l’industrie pharmaceutique veut mettre fin à cette situation une fois pour toutes afin de vendre plus cher ses propres produits”. Arazo hori, noski, hil ala bizikoa da Asia, Afrika eta Hego Amerikako pobreentzat. Hori salatzeko sinadura eskatzen zidaten, eta RIGek baietz, sinatu egin behar nuela.

Onartu berria den Kode Penalaren aldaketari buruz mintzatzeko eginahalak egin dizkit gero. Egia esango dut. Atzerakada ikaragarria iruditzen zait. Hutsa nire iritzia soilik balitz. Aditu gehienek ere berdin pentsatzen dute, praktikan bizi osoko kartzela-zigorra suposatzen duelako. Bakarren baten iritziz, gainera, lanak ditu Konstituzioarekin bat etortzen, zeharo baztertzen baitu birgizarteratzearen arazoa. Konkretuki, Koldo Martinezek astakeria irizten dio aldaketari, eta “neurri populista” deitu dio. Orain bertan, 40 urte igaro omen ditzake batek kartzelan. Astirik ematen badio, behintzat! Rubalcabak esana betetzen bada, batek baino gehiagok hil beharko du presondegian. Hori ere…!

Edo “Fondo Putreekin” Madrilen zer gertatzen ari den salatzeko eskatzen dit RIGek. Udalak “Fondo Putreei” saldu dizkie milaka etxebizitza sozial. Hauek alokairuaren prezioak bikoiztu sei hilabetean, jendeak ordaindu ezin eta desahuzio mordoa ari da gertatzen. Krisialdian sortzen diren enpresak dira “Fondo Putreak”. Saldoko prezioan erosten dituzte etxebizitzak, eta jendeari gorriak noziarazi.

 Bai Horixe, DV: 150129

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s