Nork bere barnean atseden hartu

V. igandea, denbora arrunta: 150208 Mk 1,29-39

 «Mundu osoa bila darabilzu»

******************************************

ISILATASUNAREN ALTXORRA

Jesusek bikain uztartzen ditu bere barne bizia eta jarduna, lagunartea eta bakardadea, hitza eta isiltasuna.

Testuek diote goizaldera eremu zabal batera erretiratu ohi zela, otoiz egitera. Pozik jakingo genuke nola bizi ohi zituen isiltasun eta otoitzaldi horiek. Nolanahi ere, ez dirudi zaila imajinatzea Aitarekin bat sentitzen den norbaitentzat (“Aita eta biok bat gara”, Jn 10,30), esperientzia txunditzekoa izang0 zela Batasun hartan, dena gainditu eta, aldi berean, dena besarkatzen duen Batasun hartan.

Hitz eta kontzeptuak baino harago, otoitza izan zitekeen Hustasunean finkatzea, zein den Osotasun Betea; hondorik gabeko Fondoa. Hortik jalkitzen da dena eta etengabe, inolako separaziorik gabe, eta Jesusek berak “Abba” (Aita) deitzen diona.

Otoitzean gertatzen da paradoxa miresgarri hori: zenbat eta gehiago “ezkutatzen” zaren, orduan eta “aurkituago” sentitzen zara: forma (egoa) erori egiten da, identitateak (kontzientzia puruak) egiten du argi. Arrazoi horrengatik, mistikoek –Jesus barne– garbi jakin dute geuri buruzko benetako jakintza geure buruaz ahanztea dela.

Etty Hillesum-ek, hogei urterekin Auschwitz-eko kontzentrazio-zelaian exekutatu zuten parerik gabeko neska gazte hark, hitz hauekin adierazten zuen: “Nork bere barnean atseden hartu. Eta hori da, seguruenik, modurik egokiena nire animo-egoera espresatzeko: neure barnean hartzen dut atseden. Eta ni neu izate horri, nire gauzarik sakon eta aberatsenari, nire Atsedenari, Jainkoa esaten diot”.  

Dena dela, isiltasunetik jaiotzen da jakinduria. Argitasun eta jakinduriaren bidea da isiltasuna, egiara iristeko modu bakarra. Horra ez daiteke hel pentsamendu arrazionala, ezin da-eta atera azaleko errealitatetik. “Nora ez dakizun tokira iritsi nahi baduzu –zioen San Juan Gurutzekoak (isiltasunaren maisuak)– ez dakizun tokitik etorri behar duzu”.

Buruak gauza objektibagarrien (gauza ezagunen) munduan sartu eta eusten digu, eta ez digu uzten dena separaturik dagoelako iritzi okerretik ateratzen. Buruaren isiltasunak (egoarenak) bakarrik permititzen digu tranpa hori baztertu eta DENAren egia sakonera irekitzea.

Hasierako beldurrak gorabehera –geuregandik urrun bizi izanaren ondorioa–, litekeena da, luzaro baino lehen, isiltasunak maitemintzea: sendatzeko eta lasaitzeko gaitasuna baitu, Isiltasuna gure etxea baita, gure azken identitatea.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s