Marjinazio soziala

VI. igandea, denbora arrunta: 150215 Mk 1,40-45

 «Nahi baduzu, garbi nazakezu»

 ******************************************

 ERRUKIA LEGEAREN GAINETIK

 “Lepra” zeukanak, gaixotasunaz aparte, marjinazio sozialik zorrotzena eta kondena erlijiosoa zeukan bere gain –doktrina ofizialaren arabera, ez zeukan, inolaz ere, Jainkoarekin “harremanik” izaterik–.

Gizakiok joera izugarria dugu beldurtzen gaituen hura urrundu eta baztertzeko; lepradunak bota egiten zituzten gizartetik, talde sakabanatuetan bizi ziren, pertsona sanoengana ez hurbiltzeko agindu zehatza zeukaten. Era berean, ez-puru  bihurtuko zen haiengana hurbildu eta ukitzea ausartzen zena.

Horregatik, parerik gabekoa da Jesusen erreakzioa. Edozein judutarrek –are gehiago elizkoia bazen– atzera egingo zukeen. Jesus, aldiz, kupitu egiten da, eta, Legea hautsi eta legalki ez-puru bihurtu arren, ukitu egiten du.

Kontakizunean, lepraduna –ez du izenik– marjinazio totalaren prototipo moduan agertzen da, eta Galileako marjinatu guztiak ordezkatzen ditu. Hori horrela bada, kontakizunak hauxe erakusten digu: Jesus bere herriko baztertuen aurrean, ez-duin eta umiliatuak sentitzen diren marjinatuen (belaunikatuen) aurrean.

Egoera hori dela eta, Jesusek errukia esperimentatzen du, eta maitasunezko erantzuna eragiten du harengan: barren-barrenetik sortu eta arau erritualak hautsirik, efikaziaz beteriko hitz bilakatzen da, eta hitz horrek bizitzara bihurtzen du gizaki gaixo eta marjinatua

Lerro artean, oraindik ere gehiago esaten digu ebanjelio-idazleak: legeak ez du espresatzen Jainkoren borondatea. Ezpurutasunarekin mehatxatzen zuen Legeak lepraduna ukitzea ausartzen zena. Gertaerek alderantzizkoa erakusten dute: kontaktuak garbitu eta purifikatu egiten du.

Jesusek agindu bikoitzarekin agurtzen du gizona: apaizarengana joan –apaizak eman behar baitzion, legedi mosaikoaren arabera, birgizarteratzea ahalbidetzen zion sendatze-akta– eta gertatuaren berri inori ez eman. Bigarren exijentzia hori, bete ezinezkoa; beraz, Markosen ebanjelioan “sekretu mesianikoa” deritzonaren testuinguruan ulertu behar da: literatur artifizio horri esker saiatuko da ebanjelaria Jesusen mesianismoari buruzko “suspenseari” eusten. Horren esanahia, azkenik, gurutzean azalduko zen.    

Alde batera, esan liteke jakinduria osoa eta, oro har, bizitzan kokatzeko modua jokabide bakar honetan laburbildu eta zehazten dela: nork bere buruarekiko eta beste guztienganako errukia.

Errukia da jakinduria-tradizio handi guztien barne-muina edo nukleoa; baita “urrezko erregela” deitu izan zaionaren bihotza ere: “Trata itzazu besteak besteek zu tratatzea nahiko zenukeen eran”. Hortxe biltzen da jakinduria osoa, zeren, maien Popol-Vuh edo Aholku Liburuak aitortzen duen eran, “bi bidetatik bat aukeratu behar duzunean, galde ezazu bietatik zeinek daukan bihotza. Bihotzaren bidea hautatzen duena ez da erratzen inoiz ere”.

             www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s