‘Mare mortis’

“Ikuspegi, estrategia eta humanitate apurrik ere ez duen proiektua da  Triton”

Oi!, Europa, zu ote zara gure katuaren bosgarren hanka? Europa super-kristau  honetan, berriro ere, 300 immigrante baino gehiago eraman ditu itsasoak, Italiako uretan. Mali, Boli Kosta, Senegal eta Gambiatik zetozen gizagaixoak. Ez dute laguntzarik jaso edo berandu jaso dute. Batzuk nola hil, gainera! Hotzak ebakita. Pentsatze hutsak hezurretarainoko zirrara eragiten dit. Europako kristautasunari kotoiaren froga egingo balitzaio, ondo kolore beltzekoa aterako litzateke horretan erabilitako pusketa.

Zeinen gutxi ikasi dugun, adibidez, ‘Samariar onaren’ parabolatik! Erlijioak ez du deusetarako balio, premian dagoenari laguntzera bultzatzen ez badu, eta immigrante koitaduak itsasoak irents ditzan axola ez badigu, bidean eroritakoari zauriak ‘olioz eta ozpinez’ sendatu nahi ez badizkiogu. Notizia Erromatik datorrenez, esan egingo dut: berdin dio, San Pedrotik hasita,  munduko eliza guztiak erotzen badira ere, benetako mezua konprenitu eta konpreniarazi nahi ez bada.

Gero eta garbiago geratzen ari da Europa ez dela interes ekonomikoen elkarte bat baino. Munduan desberdintasunak areagotzeko makina bat gehiago iruditzen zait. Orain entenditzen dut Grezian gertatzen ari dena. Portzierto, aurreko larunbatean, telebistako tertulia batean entzun nuenez, espainiar bakoitzari mila euro zor dizkio Greziak, eta batek galdetzen zuen ea prest ote dauden zor hori barkatzeko. Niri galdetuko balidate, baina tranparik gabe galdetu, hau da, zer nahiago duzu Grezian jendea goseak hiltzea ala mila euro barkatzea? Ez neukake zalantzarik: mila euro barkatzea. Eta uste dut ez nintzatekeela bakarra izango.

Bestalde, Schäuble Alemaniako Finantza-ministroak irain onartezin hau bota die greziarrei: “Sentitzen dut greziarrek Gobernu arduragabea hautatu izana”. Nork eta alemaniar batek ba ote zilegitasunik horrelako “piropoak” botatzeko? Ez ote luke hobe, lehenik etxera begiratzea?

‘Mare nostrum’ eta ‘Triton’ dira orain protagonistak. Azkeneko hori da, dirudienez, Europak, erreskate-lanetarako, ‘Mare nostrum’-en ordez ipini duena, baina ez  da lehengoa bezain efikaza. Besteak beste, ‘Triton’ ezin da itsasoan aurreratu ‘Mare nostrum’ adina. Hori bai, ‘Mare nostrum’ hileko 9 milioi pasatxo kostatzen bazen, ‘Triton’ ez da iristen 3 milioira. Hara begi-bistan Europaren jokoa!

Italiako gobernuak, kritikatu dutenean, eman du bere moduko erantzuna: solamente, biktimen portzentajea antzekoa omen da ‘Mare nostrum’-ek funtzionatzen zuenean eta orain. “Europako hiritarra naizen aldetik lotsa ematen dit (…). Ikuspegi, estrategia eta humanitate apurrik ere ez duen proiektua da Triton”, esan du Integrazioko ministra ohi eta Alderdi Demokratako diputatu den Cecile Kyenge-k. Bat nator.

Bai Horixe, DV: 150219

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s