Antzaldatu

Igandea II Garizuma, 150301, Mk 9,2-10

 «… eta euren aurrean antzaldatu zen».

 ***************************************************************

PERSONALISMOA TRNSZENDITU

  “Antzaldatze” terminoak figura baino “harago” dagoen hura esan nahi du; forma baino harago dagoena, eta “pertsona” baino ere harago dagoena.

Giza espeziearen kontzientziaren eboluzio-prozesuari dagokionez, eta prozesu horren barnean, “pertsonalizazioa” momentu erabakigarria izan zen: estadio arrazionalaren indartzearekin, “ego partsonalak” okupatu zuen eszena osoaren zentroa, eta bazirudien ez zela existitzen beste balorerik “pertsonaren” gainetik.

 “Pertsonalismoak”, nola esparru filosofikoan eta hala teologikoan, konprentsio berri horretatik zetozen baloreak azpimarratu eta ardaztu nahi izan zituen, horrek dituen inplikazio etiko guztiekin.

Erlijioaren esparruan, espero zitekeen eran, Jainkoa ere “pertsonalizatu” egin zen. Hainbestexe pertsonalizatu, non, gaur oraindik, pertsona erlijioso asko deseroso sentitzen dira, edo gogor egiten dute protesta Jainko “pertsonalaren” izaera zalantzan ipintzen denean. Teologo askoarentzat, baita teologiaren aurrerabidean lan asko egin dutenentzat ere, gaindi ezin daitekeen muga da  Jainko “pertsonalaren” ideia.

Zer esan dezakegu horri guztiari buruz? Erlijio gaietan txit aditua de Karen Armstrong-ek honako hau idatzi du: “Jainko pertsonalak intuizio erlijioso garrantzitsua islatzen du: balore gorenak ez dira giza baloreak baino… Pertsonalismo oso estadio inportantea izan da, eta, –askorentzat– ezinbestekoa, eboluzio erlijioso eta moralari dagokionez”. Baina, “Jainko pertsona bihur daiteke oso pisu astun. Izan daiteke idolo hutsa, geure irudira zizelatua, gure premia, beldur eta desioen… proiekzioa. Jainko pertsonala gerta daiteke arriskutsu”

Gauzak zabalagoan hartuta, esan daiteke absolutizatzeko pretentsioak ezjakintasuna erakusten duela, nahiz eta aitortu “prtsonalismoak” paper inportantea bete duela kontzientziaren eboluzio-prozesuan.

Zeren Kontzientziak hartzen duen forma bat da “pertsona”. Eta horrekin identifikatzeak ez garenera murrizten gaitu, engainurik erradikalenean hertsirik, uste baitugu izaki separatuak garela, gorputzari eta buruari lotuta. Benetako errealitatea da ez dagoela pertsonarik   –izaki separatu moduan eta ustez autonomo–, baizik eta, soilik, jardunean diharduen Kontzientzia. Horregatik, kontzientzia transpertsonalean hasten gara “pertsonalismoa” gainditzen, lehen aipatu ditugun eremu guztietan. Bere etimologiak adierazten duen eran (prosopon = maskara), formen eszenatoki honetan Kontzientziak hartzen duen “paper” bat da, bakarrik, “pertsona”.

Argi daude inplikazio erlijiosoak: gure identitatea ez baldin bada gure buruak pentsatzen duen “pertsona”, bazik eta garenaren “maskara” litzateke pertsona, nolatan ausartzen gara hau baieztatzera, alegia, Jainkoaz esan daitekeen gauzarik handiena “pertsona” dela baieztatzera?

Ez dut ukatzen pertsona batek Jainkoarekin erlazio “pertsonala” bizi ez dezakeenik (“ni”, “zu”), baina ez absolutizatzea argi izatekotan. Forma horretan –erlazionalak gara–, inportantea litzateke gure azken identitatea ez ahanztea.

Ikuspuntu horretatik, “antzaldatzearen” kontakizunak esan nahiko luke gauzak ez direla iruditzen zaigun moduan edo modukoak, eta geu ere ez garela murrizten “itxurara” (“pertsonara”, nahiz eta gure zentzumenek eta gure buruak horrela hauteman.

  www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s