Desegite sinbolikoa

 150308, III. igandea, Garizuma. Jn 2,13-25  

«…tenplutik bota zituen denak…».  

«…bazekien zer zegoen gizaki bakoitzaren barnean».

  *******************************************************

 JESUS, KRITIKO ERLIJIOAREKIKO

Garbi dago Jesusen jokabide horrek zerikusi handia izan zuela haren heriotzarekin (Mk 14,58; Mt 27,40). Jesus eta agintari erlijiosoen arteko gatazka gero eta gogorragoan, tenpluko gertaerak eginarazi zion gainezka basoari. Hura izan zen, ezbairik gabe, erabakia bizkortuko zuen detonatzailea, hau da, Nazareteko maisua atxilotu eta heriotzara kondenatzeko erabakia.

Zertan zetzan, zehatz-mehatz, gertaera horren larritasuna? Tradizio biblikoa ondo ezagutzen ez dutenei ihes egin dakiekeen zerbaitetan: Jesusen ekintzak daukan “izaera profetikoan”.

Zeren ez zen tenpluaren “purifikazio” soila –aipatzen diren jarduerak zilegi ziren–, zerbait erradikalagoa baizik: sakrifizioan oinarrituriko erlijioa eta kultua moztea zen Jesusen pretentsioa. Leku sakratu baten “purifikazio” soiletik urrun zegoen, beraz. Gertatzen ari zena zen erlijio osoaren “desegite” sinbolikoa.

Jesus erlijioarekin kritiko ikusteak gogor zirikatzen gaitu, argiagoak izan gaitezen fenomeno erlijiosoaren aurrean. Ateo eta mistikoak bereziki sentiberak izan dira, erlijioetan, maiz asko, ikusi den Jainkoaren deformazioarekin. Jainkoaren “objektibazioa” eta horren ondorioa den “dualismoa” dira Jesusen kritikaren objektu zuzenak. Hain zuzen, burua ez daiteke mintza jainko objektibaturi buruz baino, eta jainko hori separatu moduan hautemango da beti, nahiz eta intimitate- eta amodio-zantzuak eransten saiatu. “Objektu separatu” horren begirada, jasanezinaz gain, alienagarri suertatzen da. Eta, azken finean, onartezina kontzientzia modernoarentzat. 

Ez da existitzen ezer beste ezertatik edo inorengandik separatua. Elkarrekiko erlazio gozo eta miresgarria da dena. Jainko separatua ez litzateke Jainko izango. Jainko separatu oro, ezbairik gabe, gure buruak proiektaturiko jainkoa da. Errealtzat hartzen dugu buruak prozesa dezakeena, eta ez dugu aintzat hartzen guztiz ez-gai den erreminta dela objektuen eremutik kanpo mugitzeko. Baina, Gilbert Schultz-ek ederki adierazi duen eran, “Errealitatea Ez-Duala da, hau da, inolako zatiketarik gabea”.

Buruaz fidatzen bagara, erlijioaren eremuan, saihestezina da antropomorfismoa: geure neurrira sorturiko jainkoa izango dugu, geure  “bikoitz” (biki) bihurturik, ispiluan bezala gero han begiratzeko.

Uste oro “etiketa” bat da, “mapa” bat. Eta gauzarik “sakratuena” iruditzen bazaigu ere, ez daiteke izan hori baino gehiago: buruak gainditu ezin duen muga da. Uste eta iritziak (etiketak bezalaxe) zilegi dira, baina absolutizatzeko arrisku ikaragarria dute. Michel Onfray-k salatzen duena gertatzen da gero: “Jainkoaren isiltasunak bere ministroen hitzontzikeria dakar, hauek epitetoak usatu eta horietaz abusatzen dutelarik”. 

Horregatik, uste bat erortzen denean, ez da ezer garrantzitsurik galtzen: “mapa” bat erortzen da. Erreala ez dena baino ez da erortzen; erreala dena ez daiteke eror. Oinarri sendorik ez duena bakarrik erortzen da. Konkretuki, joan daiteke gainbehera Jainkoarengan sinestea, baina ezinezkoa da izatearen kontzientzia ukatzea. Izatearen kontzientzia hori –“Jainkoa”, nahi bada,  hitzaren esanahi puruan–, ez da soilik aurkitzen erraza, saihestezina baizik. Uste eta sinesteen eremuan ez bezala, errealitate auto-oinarrituaz ari gara hemen. Eta hitz egin dezakegu errealitate horri buruz, ez termino “erlijiosoetan”, “hizkuntza unibertsalean” baizik, non elkar aurki dezakegun. Bestalde, lehenago ala geroago, bide espiritualean, uste guztiek erori beharko dute…, horien jabe delakoa bera eroriko baita, hau da, egoa. Baina etiketak, kontzeptuak, usteak, mapak… dira erortzen direnak. Eta denak eroriko dira, zeharo, “lurraldera” iristea ahalbidetu nahi dugun neurrian. Uste guztiak erortzen direnean, zinez irmo eta ukaezin dena bakarrik geratuko da: izatearen ziurtasuna.

DENAren ikuste eta zuzeneko esperientzian, usteak oro gainditurik geratzen dira. Egia buruaren bidez bilatzeari utzi eta isilarazten ikasten da, argitasunez ikusi ahal izateko.

              www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librrea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s