Itzalak eta izuak

Lagunari ‘RIG12’ ipini zioten kontsultaren programazio-orrian. Itxarote-gelako pantailan klabe hori azaltzean sartu behar zuen barrura, medikuarengana. Belarrian du problema: bertigo eta zorabio gogaikarriak. Miatu dizkiote ondo denak, belarriak ez ezik begiak eta orekarekin zerikusia izan dezaketen guztiak. Mila proba egin ondoren, medikuek zorroa kasik bete dute informez. Baina, erabat osatzeko, oraindik ere  bat falta: Erresonantzia Magnetikoa.

Txanda iritsi zaionean, ‘RIG12’ hasi da makinarako prestatzen, eta non ipintzen dioten buruan aparatu bat; atzera begiratu eta “tunela”, berriz, han. Halakoxe itolarriak ematen dio ‘RIG12’ri, erizainaren eginahalak ez dira aski izan sosegatu eta lasaitzeko.

‘RIG12’ bera da lehenengo harritua. Gogoan du duela dozena bat urte egin ziotela proba hori bera, eta inolako problemarik gabe egin ere! Zer gertatu da ordutik hona? Funtsean, bi gauza. Orain dela lauzpabost urte, komun batean geratu zen giltzatuta, inondik ere atea ireki ezinik, lagunek noizbait, izerdi patsetan eta garrasika, libratu zuten arte. Urtebete geroago, auto baten barruan geratu hankatik atrapaturik. Orduan ere, arestian esan dudan modutsuan erreskatatu zuten.

Ondoren hartan, izugarri kostatzen zitzaion leku itxietan egotea. Baina lortu  zuen Mendikilo eta Nerja eta beste kobazuloetan sartzea, igogailuetan normal ibiltzea, eta abar. Horregatik, orain konfiantzaz zegoen, eta ez zuen uste gorputzak horrela erreakzionatuko zionik. Jakina, uste izaten dugu, eta esan ere bai, gainditu dugula trauma, garaitu dugula etsaia, kasu honetan klaustrofobia. Baina inkontzienteak ondo gordean edukitzen ditu gela ilunera bidaltzen ditugun  “itzalak”, hau da, onartu nahi ez dugun guztia.

Geurekin daramagun “itzala” da izutzen eta ikaratzen gaituena. Baina alferrikakoa da horrekin borrokan aritzea.  Ez dugu gaindituko harik eta aitortu eta normaltasun osoz besarkatzen ez dugun arte. Garen bezala daukagu onartu beharra geure burua. Berarekin batera sartzen utzi behar RIG12k klaustrofobiari, Erresonantzia Magnetikoa egiteko makinan. Ez saiatu kanpora botatzen, baizik eta adiskide bezala onartu, ez ukatu, eta orduan ez zuen izutuko. Eta garbi esperimentatuko zuen klaustrofobiaz kanpo ere gauza onuragarri asko dagoela makinan. Horietan ipini atentzio osoa, burua isildu eta pentsamenduak gelditu, gertatzen ari zenaren testigu soil izan, bere burua inplikatu gabe. Badakit esatea errazagoa dela.

Bai Horixe, DV: 150305

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s