Garaian garaiakoa

 

150315, IV. igandea, Garizuma. Jn 3,14-21

 «Egiara jotzen duena argitara hurbiltzen da».

 **************************************************

 BIBLIA EZ DA ZERUTIK ERORI

Ikuspegi literariotik, nahaste-borraste izugarria da Joanen ebanjelioaren 3. atala. Horrek esan nahi du testua ez dagoela momentu jakin batean erredaktatua, eta ez dela egile bakarrarena. Aldi aski luzexko batean, komunitatean sortzen ziren gogoetak eransten joan ziren, eta beste glosatzaile batek testu orijinalari berria gehitzen zion.

Iustaposizio horretan, Moisesen irudia, basamortuan sugea altxatuta, erakusten digu autoreak. Herri judutarrarentzat, sugearen irudiak, aldi berean, bi gauza adierazi nahi zituen: herriaren arrangurak eta Yhwh-en errukia. Zenbakien Liburuan (21,4-9) kontatzen den eran, basamortuko ibilera neketsuaren aurrean, herria maiseoan hasi zen Moisesen aurka eta Yhwh-en aurka, suge pozoitsuak bidali zituelako, eta sugeen hozkadek heriotza zekartelako. Damua eta Moisesen laguntzaren ostean, haga batean brontzezko sugea ipintzeko agindua jaso zuen honek (Moisesek). Aski zen brontzezko suge horri begiratzea, pozoi hilgarriaren eraginpetik libratu eta sendatzeko. 

Begi-bistakoa denez, kontakizun mitikoa da, eta kontzientzia mitikotik bakarrik onar daiteke literalki, hau da, haur batek 3 urtetik 7ra daukan kontzientzia-maila edo gizadiak, gutxi gorabehera, duela 10.000tik K.a 1.000 urtera arte zeukana.

Begi-bistakoa da, era berean, gaur oraindik ere kontzientzia mitikoak iraun egiten duela pertsona askoren buruetan: horrek esplikatzen du garbi, bai erlijioari dagokionez eta bai nazionalismoen barnean, zergatik irauten duten halako uste eta iritzi batzuek, beste maila batetik ikusita (adibidez, maila arrazionaletik begiratuta), haur-ipuinak diruditenak.

Bereziki erlijioaren eremuan, oso erraza da kontzientzia-maila horretan gelditzea –nahiz eta pertsona berak, bizitzako beste eremu batzuetan, jokabide postmodernoak erakutsi–. Testu sakratuak literalki ulertu izana da erlijioarekin hori gertatzearen kausa; Jainkoak errebelaturik, formulazio (itxi) horrexekin  zerutik erori izan balira bezala.

“Errebelazioaren” kontzeptu horren mende, literalismoan oinarriturik, fededuna ez da ausartzen testu horien izaera historikoa, baldintzatua eta, ondorioz, erlatiboa onartzera. Eta mekanikoki errepikatzen jarraituko du, inolako kuestionamendurik gabe. Agian, inkontzienteki, alor honetan –ez hala eguneroko beste gai batzuetan–, uko egiten ari da kontzientzia hedatuago bat erabiltzeari. Horrek beste irakurketa egokiago bat eskainiko liguke, eta, bidenabar, askatzaileagoa.

Baina tratatzen ari garen gai konkretuan bada gehiago ere: salbazioaren ideia magikoa. Horrek markatu du, halabeharrez eta hala gaizki, kristau kontzientzia kolektiboa, milurteko batean baino gehiago. Judu-herriak, hozkada pozoitsuetatik sendatzeko, aski zela brontzezko sugeari begiratzea sinetsi zuen antzera, mende luzeetan, kristau askok pentsatu zuen (eta pentsatzen du) Jesusen gurutzeko heriotzak ekarri zigula salbazioa.

Behin eta berriz azpimarratu nahi dut, norbait kontzientzia-maila horretan aurkitzen den bitartean, irakurketa hori zailtasunik gabe onartzen dela. Baina ez du esan nahi horrek guztiz ondorio arriskutsuak ez dituenik. Ondorengo hauek, adibidez:

  • jainko ofenditu eta guztiz mendekatzailearen irudia;
  • jainko arbitrario eta “kanpotikoaren” interbentzionismoaren ideia
  • bekatuaren kutsu unibertsalaren ideia; erabaki pertsonala baino aurreragotikoa, gainera (“jatorrizko bekatuan” sinetsi);
  • errudun-sentimenduaren ezarpena, muga patologikoetaraino iristen dena;
  • kanpotik datorren salbazio “magikoan” sinestea.

Irakurketa literalista horri esker, “espiazio doktrinaren” oinarriak finkaturik geratzen dira. Posible da, ordea, beste irakurketa bat: testu sakratuen izaera “garaian garaiko” eta, beraz, erlatiboan oinarritua. Jarrera horrek konprenitze-maila handiagora eramango gaitu, eta pentsamendu magiko edo mitikoari atxikirik jarraitu beharraren uztarritik libratuko du fededuna; hain zuzen, kontzientziaren beraren eboluzioa dela bide, jasanezina ez ezik kaltegarria gertatzen baitzaio jadanik.

Irakurketa berri horretatik ere, kristauak bere begirada Jesusengan finkatzen jarraitzen du, Jesus gurutziltzatuarengan. Baina jada ez da haur-begirada eta ez da  haur bihurtzen gaituen begirada. Orain Jesusengan eta haren patuan –garaiko autoritatearen injustiziak probokaturik–, guztiz errealizaturiko biziaren paradigma ikusten du: fidela eta azkeneraino eskainia. Motibo hori dela kausa, “gurutzeari begiratzea” salbagarri izaten hasten da: pertsona izatea zertan datzan deskubriarazten digu.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s