Animaliei ematen zaien tratua eta zibilizazioa

Animaliei ematen zaien tratua izan liteke termometro ona zibilizazioaren tenperatura neurtzeko. Askorentzat ez da zuzena eta egokia izango animalien eskubideez mintzatzea, gizakiarenak oraindik ere leku askotan, gehiegitan, kolokan daudela ikusita. Egunero ari gara giza eskubideen kontrako jokabideak ikusten eta notiziak aditzen. Urrutira joan gabe, egunotan jakin dugu bi homosexual bota omen dituztela eraikin baten puntatik behera. Ankerkeria handiagorik!

Hain zuzen, horren harira, komentario hau irakurri dut sare sozial batean: «Animaliek ere ez dute egiten horrelakorik…». Noski, ez dutela egiten! Eta komentario hori sobera dago. Besterik ematen badu ere, jarrera hori zeharo anti animalista da. Inkontzienteak, oraingoan ere, traizio egin dio hori eskribitu duenari. Animaliak basoan bizi dira, “basoko legearen” arabera, baina ez dute “basakeriarik” egiten, hitzari  eman ohi zaion zentzu txarrean. Den bezala onartzen dute natura, eta haren aginduak betetzen, bizirautea beste xederik gabe.

Gizakia da historian zehar animaliei eraso egin diena. Nola, gainera! Animaliekin era guztietako ankerkeriak egin dira. Baina bagenuen, bada, gizon eredugarri bat gai horretan, XIII. mendeaz geroztik, Asisko Frantsizko, kasu handirik egin ez badiogu ere. Hain zuzen, gure kulturan bederen, berori dugu Animalien eta Ekologisten Zaindari. Bestetik, urriaren 4an, Frantzisko hil zen egunean, ospatzen da Animalien Eguna, Animalien Babeserako Mundu Erakundeak hala izendaturik.

Lau mende beranduago jaio zen Descartes, “arrazionalismoaren aita” deitua, eta begiratu zeinen “aurrerakoia” zen! Hark ipini zuen zirkulazioan animalia “makina” moduan justifikatuko zuen teoria. Baina ez kontsumitzeko eta lanerako animaliekin bakarrik, baita gizakiarekin erlazio afektiboa zeukaten beste guztiekin ere: katuak, txakurrak, zaldiak… Descartes bihozgabe portatu zen puntu batean: bere teoriaren baliotasuna defenditzeko, animaliak, publikoan, bizirik zatikatzea iradoki zuen, superstizioak gainditzeko.

Ondoren etorriko da filosofo eta teologo izeneko bat, Nicolas Malebranche, eta botako ditu ederrak: «Txakur, katu eta gainerako animaliek plazerik gabe jaten dute, minik gabe egiten aiuma, ez daukate inolako ezagutzarik eta ezta inongo desiorik ere». Beraz, “arima” edo “barne bizia” ukatzen zaie. Paradoxikoa ere bada etimologikoki “arimarekin” erlazionaturik dagoen entitate bati horrelakorik egitea.

Hala ere, jende asko nahiko baikor dago, gaur, animalienganako tratuari dagokionez. Azkeneko hamarkadetan, Mendebaldean behintzat, asko aurreratu omen da. Lehen gutxi batzuek baino ez zuten protestatzen animaliei noziarazitako sufrimenduen kontra (bizirik zatikatzea, adibidez). Gaur egun, unibertso horrek hazten dihardu.

Orain badakigu osasungarria dela animaliekiko erlazio afektiboa. Animaliekin egiten diren terapiak gero eta gehiago dira: izurdeak eta abar ume autistekin lan egiteko. Berdin, beste gaixotasun batzuk tratatzeko ere. Zer dute sendagarri animaliek? Zalantzarik gabe, beren psikismoa, beren “arima” inuzentea, beti prestu jolaserako eta afektua trukatzeko.

Goiberri: 150313

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Animaliei ematen zaien tratua eta zibilizazioa

  1. Mikel dijo:

    Gustatu zait testua. Aipatu nahi nuke harritu egin ninduela Liberación Animal liburuko (1975koa, gaztelaniaz irakurri nuen 2014an) lehen kapituluak. Gizakien arteko “berdintasun” kontzeptua liburu horri esker ulertu nuen, dexente asetzen nauen moduan. Hemen pdf-a, esan bezala lehen kapitulua gomendagarria: http://www.sinparadigmas.com/animalistas/Peter_Singer_Liberacion_Animal.pdf

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s