Gari-alea desegin

150322, V. igandea, Garizuma. Jn 12,20-33

 «Gari-alea, lurrez estali eta desegiten ez bada, garia ez da burutzen, baina desegiten bada, oparo ematen du fruitua».

  ************************************************************

 EZINEGON ETA LARRIAREN AURREAN

Izugarrizko sakontasun espirituala ikusten da Jesusen diskurtsoan. Gure bihotzaren egarria asetzeko behar dugun osinera jotzen du zuzen-zuzen. Bai, jakinduriaz jantziriko hitzak dira Jesusenak: esnatzen lagundu nahi digu.

Jakinduria horrek, indar eta kemenez beterik, Jesusek biziari eta heriotzari ematen dien zentzua adierazten du hitz bakar batean: eskaintza. Sinoptikoek “azken afariaren” kontakizunean ematen dioten esanahi bera du: “Hona ni hemen denentzat eskainia”. Joanek bere erara azaltzen du, Getsemaniko otoitzaren testuinguru paraleloan, sinoptikoen kontatzen duten antzera (Mk 14,32-42; Mt 26,36-46; Lk 22,39-46 (Laugarren ebanjelioan ez da azaltzen Getsemanikoa). Dena den, kasu guztietan, Jesus lur jota agertzen da.   

Hasteko, dio Jesus lorifikatua ikusiko dutela. Badakigu, ebanjelio honentzat, lorifikatzea gurutzean hasten dela. Zeren, Joanentzat, gurutzeak esan nahi du Jainkoak munduari dion maitasun-espresiorik handiena (“hainbeste maite zuen Jainkoak mundua, bere Seme bakarra eman zion”, Jn 3,16). Garaipena da gurutzea, zeren –Joanek egiten duen interpretazioan– behin betiko froga suposatzen du, bai Aitaren maitasunari dagokionez, eta bai Jesusek azkenera arte eraman duelako goikoaren borondatea: gizakiari haren maitasuna azaltzea. Beraz, Jesus gurutziltzatua da Jesus lorifikatua. Baieztapen horrek oraindik ere jakinduria askoz gehiago du bere baitan, eta ebanjelariak berak xehatzen ditu, Jesusek gari-alearen irudiari eransten dizkion hitzen bidez. 

Dena dela, ezerk ez dio galarazten larria eta ezinegona esperimentatzea: “Orain nire arima aztoratua dago, eta, zer esango dut?: Aita, libra nazazu ordu honetatik?”. Birkokatzeko gaitasuna, ordea, izugarria eta azkarra da: “Baina horretarako etorri banaiz, ordu horretarako, Aita, loriatu zure izena”. Ezinegonaren subjektu izaten jarraitzen du egoak, baina aski da garenarekin konektatzea, onarpena osoa izan dadin.

Gertaeraren batek, dena delako motiboaren batengatik, mendean hartu eta gure barrua irakinean hasten denean, jotzen gaituzte ezinegonak eta larriak. Detonatzailea edozer izan daiteke, eta esnaturikoaren intentsitatea hainbat faktoreren esku dago: hasi subjektuaren beraren ahuleziatik eta bakoitzaren baldintza psikobiografikoraino.

Batzuetan, ezin ditugu saihestu sentimendu edo emozio jakin batzuk sortzea: ez dago gure borondatearen baitan. Baina, agian, posible da gaitasunen bat garatzea, beren mende denbora gehiegian ez egoteko. Eta lortzeko egin behar dena da esnaturikoa onartu, baina ez erabat horra murriztu, “gertatzen zaigunetik” “gertatzen zaigunaren kontzientziara” pasatzeko gai izanik. Hori posible da garen kontzientzian geure burua errekonozitzeko gaitasuna garatu dugun neurrian, eta salbu dago gorabehera mental eta emozionaletatik.

Orduan posible da errenditze osoa onartzea, jarrera argi eta umil batetik, biziaren korronte jakintsuaren isurian datorren jarreratik. Garenera errenditze hori, ezbairik gabe, paregabeko doikuntza eta bake-iturri bilakatzen da.

Inoiz ez dago bake egonkorrik bizi garen momentuarekin, presentearekin, parean jartzen bagara, garena maitatu gabe. Dena maitatzen duzunean, ezerk ez zaitu aztoratuko, kezkatuko. Krishnamurti-k esaten zuen eran, nire bakearen sekretua da “ez zaila axola zer gertatzen den”.

Baina hori bakar-bakarrik esan ahal da egoarekiko identifikazioa gainditu denean. Egoa, beti, gertatzen denari begira dago, eta horren biktima da. Aldiz, gertatzen denaren kontzientzia da, hain zuzen ere onarpena delako, bake eta zorionaren iturri agorrezina. Hori da gure izenik sakonena: Kontzientzia, Bakea eta Bozkarioa.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s