Jose, izen arrunta

Ba ote dago Euskal Herrian ‘Jose’ izenekoren bat ez duen familiarik?

 Gaur San Jose eguna da. Egun handia, garai batean, Euskal Herrian. Berez handia izanik, udaberriaren etorrerak ere ematen zion halako ukitu berezi bat: soroan pagotxa eta arbia loretan, eta belardian arkumea saltoka. San Jose egunerako izaten zen, hain zuzen, urteko lehen arkumea. Hain zen garrantzitsua arkumea janez ospatzea, ostiralean egokitzen bazen ez zegoen bijilia egin beharrik: gotzainak edo herriko erretoreak baimen berezia ematen zuen haragia (arkumea) jateko.

Gaur ere jai, baina ba ote garai bateko distirarik? Gauzak asko aldatu dira eremu guztietan, eta jai kontuan ez gutxien. Zenbait festa eta ospakizun ez dira, lehen zirenarekin konparatuta, ‘errazki’tarako ere. San Joserekin ere horixe gertatzen da. Nik, egia esan behar badut, kendu egingo nuke egun hori lan-egutegitik. Ba al dauka zentzurik, gizarte deskristautu honetan, Elizak ez dakit noiz ezarritako egun bat ospatzen jarraitzeak, bere esentzia eta funtzioa galdu dituenean? Gero, hala nahi dutenek egin dezatela elizkizuna edo iruditzen zaien ospakizuna hurrengo larunbatean edo igandean. Gainera, kristauen artean ere asko dago jai mota horiei oso garrantzi gutxi ematen diona: beste historia batean dabiltza edo “historiaren” beste interpretazio bat egiten dute.

Aldaketekin jarraituz, ohar gaitezen zeinen arrunta den ‘Jose’ izena gurea artean. Ba ote dago Euskal Herrian, batez ere gizonezkoei dagokienez, ‘Jose’ izenekoren bat, bakarrik edo besteren batekin konbinatuta (Joxe Mari, Joxe Martin…), ez duen familiarik? “Ba ote dago?” esan dut baina “ba ote zegoen?” esan banu, hobe. Izan ere, gaurko gazteen artean nekez aurkituko dugu ‘Jose’ deritzonik, nahiz eta ‘Joseba’, euskaratua, dezente entzuten den. Dena den, gehiago entzungo ditugu Uxue, Naroa, Nerea, Leire, Oier, Iker, Asier, Eneko, eta abar.

Hasieran, abertzale militanteek ipintzen zieten izen euskalduna euren seme-alabei. Gero, korronte berriak bultzaturik-edo, nahiko arrunt bihurtu zen. Gaur egun, edozein alderditan aurki ditzakegu Iñaki, Mikel, Ainhoa, Nerea eta antzekoak. Baina ez hori bakarrik, Euskal Herritik kanpora ere euskal izenak izugarri hedatu dira. Berdin dago Idoia bat Vigon, Begoña Segovian, Edurne edo Iker Madrilen, Arantxa Bartzelonan edo Aitor Valentzian… Nik positibotzat joko nuke normalizatzea, baina batzuek uste dute asimilazio-seinale ere badela hori.

Eta… gaur san Jose, bihar san Oscar, eta etzi, beharbada, san Asier.

Bai Horixe, DV: 150319

 

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s