Dena bete da

150329, Erramu Igandea, Mk 15,1-39

 «Gizon hori, benetan, Jainkoaren semea zen».

 **********************************************

 GURUTZILTZATUAREN HITZAK

Markosek esaldi bakarra ipintzen du Jesus hilzorikoaren ezpainetan: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik abandonatu nauzu?»

Zazpi dira lau ebanjelioen artean gurutziltzatuari atxikitzen dizkioten espresioak. Ezbairik gabe, ebanjelari bakoitzak Jesusen heriotzari ematen dizkion interpretazioak dira, bakoitzaren bizipen propio eta azpimarratu nahi duten teologiaren arabera.

Dakigunez, ez dago exekuzio-garaian dizipulurik han bertan zen konstantziarik (“dizipulu maitatuaren” presentziak, laugarren ebanjelioan aipatuak, badirudi guztiz paper sinbolikoa betetzen duela). Gainera, ez da erraza gurutziltzatuak, suplizio ikaragarri hura zela medio arnasa hartu ezinik, hitz egin ahal izatea; nolanahi ere, nork entzun, soldaduek ez baitzuten uzten kondenatuarengana gehiegi hurbiltzen?

Horrek pentsarazten digu ebanjelariak izan zirela, espresio horien bidez, Jesusen bizitzako azken momentuan aipagarrien iruditu zitzaizkien alderdiak azpimarratu zituztenak.

Ikus ditzagun bana-banaka zazpi espresioak:

  1. Eloí, Eloí, lemá sabaktani(“Ene Jainko, ene Jainko, zergatik abandonatu nauzu?) (Mk 15,34; Mt 27,46). Horixe da Markosen ebanjelioan (eta geroago) Mateorenean agertzen den esaldi bakarra. Garbi esanda, 22. (21) Salmoaren hasiera da: horren argitan kontatu zuen Markosek Jesusen gurutzeko heriotza. Salmo hori darabilelarik, konfiantza-klabean interpretatzen du Jesusen heriotza: konfiantza jalgitzen da, hain zuzen, hasierako abandonu-garrasiaren ostean, salmo osoa irakurtzean nabarmen ikusten den eran.

Lukasek hiru espresio eskaintzen ditu; Jesusen barkamena azpimarratzen du horien bidez, Jesusen miserikordia bizi-iturri moduan, eta azken konfiantza.

  1. “Aita, barka iezaiezu, ez dakite-eta zer egiten duten” (Lk 23,34).

Hori da bizitza osoan zehar aldarrikatu eta bizi izan zuena: barkamen-maitasuna. Eta Jainko hori erakusten digu: erru-gabetzen duena. Ondo pentsatuta, “epailea” gure abokatua da.

  1. “Benetan diotsut gaur bertan izango zarela nirekin Paradisuan (Lk 23,43).

Paradoxa: bizia ematen duen hilzorikoa. Jainkoa beti biziaren Jainkoa da, bizia maite du. Aski da hitz erdi bat esatea: “Jauna, oroi zaitez nitaz…”, Biziak bidea ireki dezan. Eta hori Jainkoaren “Gaur”-ean; Lukasengan, presente beti aktuala esan nahi du.

  1. “Aita, zure eskuetan uzten dut nire espiritua” (Lk 23,46). Lukasek interes handia du Jesus bizi izan zen bezala hil zela azpimarratzeko: konfiantza osoan kokaturik. Beti salbu dagoen konfiantza: heriotza bera ere ez da Jainkoaren Bizirako “urratsa” baino

Joanek hiru espresio aurkezten ditu, bere teologiaren ezaugarri direnak:

  1. “Andre, horra hor zure semea… Horra hor zure ama” (Jn 19,26-27). Gurutzeko pasartearen eszena zentrala dela esango genuke. “Emakumea” “Siongo alabaren” irudia da, benetako Israel, Elizaren ama, seme-alabak bere inguruan elkartzen ikusten dituena; “dizipulu maitatuaren” irudian ordezkatua dator. Badago paralelismo bat Kanako eztei mesianikoekin, baita erabiltzen diren terminoetan ere: “Jesusen ama”, “emakumea”, “ordua”… “Dizipulu maitatuak” fededunak esan nahi du. Israel fidela eta herri berria elkar hartzera deituak daude.
  2. “Egarri naiz” (Jn 19,28). Aurreko eszenarekin erlazionaturiko espresioa da. Joanen testu gehienek bezala, bi irakurketa maila ditu: maila historikoan, egarri erreala aipatzen du: hori zen gurutziltzatuen sufrimendu askotariko bat; maila teologikoan, Espirituaren “dohaina” emateko egarria aipatzen du.
  3. “Dena bete da” (Jn 19,30). Joanengan, garaipen-oihua da: iritsi da asetasun-osotasuna. Jesusen heriotzarekin, definitiboki, bistan geratzen da Jainkoa nor den eta zer sentitzen duen gizakiari dagokionez. Laugarren ebanjelioarentzat, Aita errebelatzea da Jesusen misioa: heriotzarekin, oso-osorik bete du.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s