Efemeride aipagarriak

Atzoko egunez, martxoaren 25ean, bi gertaera aipagarri izan ziren munduan

 Atzoko egunez, martxoaren 25ean, bi gertaera aipagarri izan ziren munduan. Bata, 1807an; bestea, 1911n. Askok bi gertaera separatu moduan aztertuko baditu ere, nire iritziz, badute erlazioa: esklaboen komertzioaren abolizioaz eta Estatu Batuetako fabrika batean suak kiskalitako emakumeei buruz ari gara.

Lehenengoari dagokionez, 1807an, Britainia Handiko Parlamentuak esklaboen komertzioa debekatzen zuen legea onartuko du. Ingalaterraren agintea Antiletan absolutua zen garaian, esklaboen merkataritzak egundoko bultzada izan zuen, azukre-kainaren eta kafearen produkzioari aurre egiteko. Baina agintea galdu zuenean, “beltzen trafikoaren” jarraipenak mendebaldeko lurraldeari egiten dio mesede, eta eremu horiek jadanik ez dira britainiarrak. Hori dela eta, Ingalaterrak debekatu egin zuen esklaboen komertzioa. Danimarkak, bere aldetik, 1792an sinatu zuen abolizio-dekretua. Danimarkak dekretua sinatu eta, artean, kasik beste 100 urte iraun zuen ofizialki. Espainia (1880) eta Brasil (1888) izan ziren azenekoak. Tartean zenbat historia, borroka, odol, izerdi eta malko!

Bigarren gertaerak atzo bete zituen 104 urte. Gertaera ezaguna, jadanik gure artean, New York-eko ‘Triangle Shirtwaist’ ehun-fabrikakoa: 146 emakume hil ziren, gehienak immigranteak, fabrikak su hartuta. Bi urte lehenago greba eta borroka handiak egin behar zituzten emakume horiek, lanorduak jaitsi eta soldata apurtxo bat duinagoak jasotzen hasteko. Gertaera hori da, denok dakigunez, Emakumearen Nazioarteko Egunaren sorrerako oinarria.

Gogoeta asko egin liteke bi gertaera horien inguruan: ofizialki abolitu arren, esklabotza-formarik tradizionalenak jarraitu egin zuen munduko leku askotan, XX. mendean, eta XXI.ean?, baina ez da hobea modalitate berriak sortu izana. Esate baterako, esklabotza sexuala eta laborala.

Estreinakoaren kasuan, esango didazue hori herrialde atzeratuetan eta diktaduraren mende bizi direnetan gertatzen dela. Gainera, zigortua dagoela, ONUk sarritan kondenatu duela, eta abar. Baina “turismo sexuala” aipatzean zer-nolako jendearen profila eta estatusa datozkizue gogora?

Esklabotza laboralak askoz ere tentakulu luzeagoak ditu. Hasi, han urrunean, oinetako, jantziak eta beste objektu batzuk fabrikatzen dituzten umeengandik eta, hemen bertan, 8 ordu lan eginez pobreziaren mugan bizi direnetaraino. Kapitalismo basatia, Benedikto XVI. eta Frantzisko I.ak esan duten eran, estragoak egiten ari da munduan.

Bai Horixe, DV: 150326

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s