Ez-dualtasuna, kontenplazioa, konpromisoa

Jakintza-eremuan, ezagutzeko ereduari dagokionez, urrats handiak ematen ari gara: eredu mentaletik kognizio-eredu ez-dualera igarotzen dihardugu. Horrek esan nahiko luke aberastasunez beteriko espiritualtasun trans-erlijioso eta post-teistara bideratuak gaudela.

Teismoaren arriskuak hiru hitzetan laburbil daitezke: proiekzioa, alienazioa eta absolutizazioa. Proiektatzen duenaren neurriko jainkoak sortzera eramaten du proiekzio-mekanismoak. Jainkoari buruzko ideia bakoitzak baliagarria izan behar du sortzen duen herriarentzat.

Proiekzioa saihestezina da. Gizakiaren desio eta beldurren ondorioa da. Baina bada barruan daramagun Jainko-irrikaren ondorioa ere. Kontua da irrika hori argitasunez esperimentatu eta bizitzea. Fenomeno erlijiosoa ez da hauxe besterik: transzenditzen gaituen zerbaiten espresio historikoa.

Proiekziotik alienazioa dator. Pertsonak beste Borondate baten mende eta morrontzapean biziko du erlijioa, Izaki separatu hori hain handi eta atributu ederrez jantzia “ikustean”.

Bestetik, teismo hertsi eta zorrotzak absolutizazioa dakar. Gogora dezagun kontzientziaren estadio mitikoan sortu zirela erlijioak, eta ezaugarri nagusia etnozentrismoa da: erlijioaren ordezkari bakoitzak usteko du Egia, zalantza apurrik gabe, bere taldean dagoela.

Dena den, badirudi trantsizio-garai historikoan aurkitzen garela. Anbiguotasunak gorabehera, egon gintezke aro interesgarrian. Jakina, espiritualtasun trans-erlijiosoaren eremuan sortzen ari den horri forma eman eta artikulatu egin beharko da, dogmak eta sinesteak transzenditurik, pertsona erlijiosoek, laikoek, agnostikoek nahiz ateoek bizi ahal izan dezaten. Espiritualtasunak, pentsamolde guztien gainetik, barne muinean garen hura erakusten digu. Gure sakoneko identitateaz ari gara: horixe da espiritualtasuna.

Nekazaritza-kulturan eta kontzientziaren estadio mitikoan sortua izanik, normala da Modernitatearekin gatazkan hastea. Sineste erlijiosoak, gutxienez, lau ezaugarriok ditu: mitikoa da, heteronomoa, estatikoa eta eskluientea.

Konpara ditzagun erlijio mitikoa eta modernitatea:

 Erlijio mitikoaren ezaugarriak:

  1. Pentsamendu mitikoa.
  2. Heteronomia.
  3. Sinesteetan zentratua.
  4. Jainko separatu eta interbentzionistaren ideia.

 Modernitatea eta pertzepzio trans-pertsonala:

 1.- Arrazionaltasuna.
2.- Autonomia.
3.- Isiltasun trans-mentala Misterioaren aurrean
4.- Den guztiaren Batasuna (ez-dualtasuna).

Existentziaren dimentsio sakon eta absolutuari egiten dio erreferentzia Espiritualtasunak. Ez da gauza materialaren kontrakoa, gauza axalekoaren kontrakoa baizik; ez da bizitzearen kontrakoa, irautearen kontrakoa baizik; ez da askatasunaren kontrakoa, hertsikeria eta morrontzaren kontrakoa baizik; ez da berrikuntzaren kontrakoa, zaharkidura eta errutinaren kontrakoa baizik; ez da plazeraren kontrakoa, heriotzaren kontrakoa baizik; ez da biziaren kontrakoa, ego murriztailearen kontrakoa baizik.

Irekitasunari egiten dio erreferentzia Espiritualtasunak; hertsidurarik ez, esklusiorik ez, mugarik ez, josturarik ez… Gertatzen dena da espiritualtasuna, historikoki, erlijioak bahituta eduki duela.

Zer erlazio dauka, bada, espiritualtasunak erlijioarekin? Esan dezakegu (irudi klasikoa, bestalde) erlijioa ontzia dela, eta espiritualtasuna, berriz, ardoa. Espiritualtasuna ez dezakegu baztertu, bizia maingu edo hankamotz utzi gabe.

Sakontasunaren sinonimoa da espiritualtasuna edo, batzuen dioten eran, giza kalitate sakona. Espiritualtasuna da, azken finean, gizadia asetasun-osotasunean.

Eredu duala: ezagutza kontzptuala; eredu ez-duala: identitatezko ezagutza.

Erreminta ederra da burua objektuen eremuan. Arrazoimen kritikoa lorpen izugarria da gizadiarentzat, bazterrezina; horrek babestu behar gaitu irrazionaltasunaren aurrean. Baina ez tresna egokia errealitate errealaren Misterio atzemateko. Ez-objektibagarria den aldetik, ez dago pentsatzerik, baizik eta izan egin behar da.

Jainko aurkitua bakarrik,
irakatsitako jainkoa ez daiteke izan egiazkoa,
irakatsitako jainkorik ez.
Jainko aurkitua bakarrik
izan daiteke egiazkoa.

Ez-dualtasunak, hain zuzen, espiritualtasuna eta liberazioa esan nahi ditu. Kontenplazioa eta konpromisoa ez dira bi gauza (ez-bi dira): Errealitate bat eta beraren bi aurpegiak. Horregatik, ikuspegi ez-dualetik, espiritualtasuna eta liberazioaren arteko “eta” sobera dago.

Gauza bat ez-dualtasunaz pentsatzea edo ez-dualtasunaz mintzatzea, eta beste bat, oso ezberdina, bizitzea. Erraza da honelakoak esatea: “ez dago egorik”; “ez dago inolako sufrimendurik”; “mundua ilusio bat da” edo “ez dago hautatzeko posibilitaterik”. Espresio faltsuak al dira? Bai eta ez.  Badakigu gizakiarekin erlazionaturiko guztia paradoxikoa dela. Ez-dualtasunetik, baieztapen horiek egia dira; baina, horietaz egoa jabetzen denean, zeharo faltsuturik geratzen dira, eta portaera ez-sentsibleak eta ez-humanoak dituzte berekin. Deskuidatuz gero, ondo bizi diren “txerri gizenen” filosofia triste eta nihilistaren kantu sarkastiko bihurtzen dira.

Maitasuna da ez-dualtasuna.

Den guztia besarkatu, lekuko-izaerarekin: jarrera egokia. Ego supèrfizialak (axalekoak)  ezin du maitatu, nahiz eta hala uste duen.

Ez dago jakintzarik errukirik gabe.

Maitasuna da Kontzientzia. Maitasuna eta Kontzientzia ez Errealitate bat eta beraren izen ezberdinak baino.

“Espiritualtauna” izena merezi duen espiritualtasun bakarra ez-duala da. Arrazoiz zioen Gandhik: “espiritualtasunak politikarekin ez duela inolako zerikusirik diotenek ez dakite, zinez, espiritualtasunak zer esan nahi duen”. Eta Kornfield-en hitzak ere aintzat hartzekoak dira: “Burua lasaitzea ekintza politikoa da”. Eta jarraitzen du: “Munduak ez du behar petrolio gehiago, energia gehiago edo elikagai gehiago. Behar duena da kodizia gutxiago, gorroto gutxiago eta ezjakintasun gutxiago”. Hori landu gabe, “konpromisoa” deitzen dugun horrek hobetu ote lezake mundua?

Izaki guztien elkarrekiko konexioa eta dependentzia ikus eta biziarazten dizkigu espiritualtasunak.  Kalkutako ama Teresak zioen bezala, munduaren problema da zirkulu familiarra txikiegi marrazten dugula. Benetako egia da ez dagoela haustura eta separaziorik. Horrela bizitzean, garbi eta argi ikusten da egiazkoa kontenplazioa ez-duala dela. Kontenplazioa konpromisoaren bihotza da, eta konpromisoa kontenplazioaren espresioa: batak bestea eskatzen du. Arrazoi horrengatik, klabe horretan bizitako konpromisoa bakarrik izango da benetan humnanizatzailea.

(Cfr.Teísmo, espiritualidad, no-dualidad, Enrique Martínez Lozano).

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s