Bizia gara

 

150405, Piztuera Igandea, Jn 20,1-9

«Asteko lehen egunean, Maria Magdalena, egunsentian, artean argitu baino lehen, hilobira joan zen, eta hilobiko harria kenduta zegoela ikusi zuen».

 *******************************************

 BIZIA BAKARRIK EXISTITZEN DA

Egundoko aberastasuna du testu honen sinbolismoak. Kontrasteekin jokatuz hasten da. Esperientzia bizi duenarentzat asteko lehen eguna da. Hala eta guztiz, artean gau: “ilun dago”. Badakigu laugarren ebanjelioaren autorearentzat, gaua iluntasunaren, nahasmenaren eta ezjakintasunaren sinonimoa dela; “lehen egunak”, aldiz, “kreazio berria” esan nahi du. Oraindik esperimentatu ez dutenen iluntasunaren erdian, lekukoek hau aldarrikatzen dute: Jesus piztu egin da, eta bere piztuera munduaren “kreazio berria” da, biziaren eta ziurtasunaren zimendu definitiboen gainean eraikitako kreazio berria.

Antzeko kontrastea da Maria hilobira joateak adierazten duena  –heriotza eta itxaropen ezaren lekua da “hilobia”–, baina “harlauza kendua dago”, hau da, heriotza gainditua izan da. Irudi horrek, lerro artean, esanahi handiko zerbait transmititu nahi digu: zapaldu egiten gaituela dirudien “harlauza” bakoitzaren azpian, berpiztu nahi duen bizia dago.

Sakonago oraindik, ez dago inolako “harlauzarik”: ez dago bizia zanpatuko duenik. Gure buruak imajina dezakeen “harlauza” oro kendua dago paretik: garena beti salbu dago; bizia ez dago menderatzerik.

Mariak “ikusi” gabe jarraitzen –harentzat ez dago Jesus defuntua besterik– eta esplikazio “arrazionalera” jotzen du: Eraman egin dute”. Dena dela, ez du etsitzen eta bila jarraitzen du; badoa lasterka… eta dizipuluak kutsatu eta inplikatzen ditu bilaketan, nahiz eta horiek ere ez duten pentsatzen “hilobian” bestetan, hau da, heriotza da bukaera.

Aurrera jarraitzen du sinbolismoak: ikusten dutena ez da Berpiztua, “bendak” eta “hil-oihala” baizik. Baina bendak nahiz hil-oihala ez dira, berez eta besterik gabe, piztueran sinetsarazten duten elementuak: hori da Pedrori gertatzen zaiona. Horretarako, “ikusteko” modu jakin bat behar da, materialtasunetik harago dagoena edo, hobeto esan, dena okupatu eta denari hats ematen dion Presentzia ez-materiala aurkitzen jakitea izate materialean.

Horrela “ikusten” dakiena “beste dizipulua” da, Jesusek maite zuena. “Dizipulu maitatuari” buruz dihardugu: laugarren ebanjelioan benetako dizipuluaren irudia dena.

Plano sinbolikoan, ezbairik gabe, maitasunak –autoritatea baino azkarrago dabil– ikusteko gaitzen gaitu. Pascalen hitzak datoz abiadan burura: «Arrazoimenak ezagutzen ez dituen arrazoiak ditu bihotzak»; edo berdin, Antoine de Saint-Exupéry-k Printze txikia nobelan esaten dituenak: «Sakon-sakonekoa, esentzialena, ikusezina da begientzat; bihotzarekin bakarrik ikusten da ondo». Izan ere maitasunak, bere egitura batzaile eta integratzailea dela bide, izate errealaren dimentsiorik sakonena deskubriarazten digu; bestela, ez genuke inolaz ere atzemango.

Kontakizuna, beraz, katekesia da: benetako gonbita, bihotzarekin begiratzen jakiteko, inguratzen gaituen “bendetan” Berpiztua, DENAren Presentzia, deskubritu ahal izan dezagun.

Gainditu nahia dira “bendak”, hobeak izateko sentitzen dugun gogoa, bizitzeko irrika, besteenganako amodioa eta barkatzeko gaitasuna, ase-betetasunaren irrika, inguratzen gaituenaren edertasuna, bozkarioaren esperientzia, esperantzari eustea sufrimenduaren erdian, isiltasuna, Presentearen bizipena, otoitza, aurkitze pertsonala, transformatuak izatearen esperientzia, Eukaristia konpartituta…

Baina gertatzen dena da gure buru dualak ez dakiela zer egin “benda” horiekin. Objektu “separatu” moduan baino ez ditu ikusten, errealitate isolatuak, ez baita gauza den guztiaren Batasuna hautemateko.

Ezinbestekoa da burua isiltzea, “harago” ikusi ahal izateko eta, horrela, dizipuluek bizi izan zuten eta, beren “hizkuntza” kultural propioaren kategoriekin, komunikatu ziguten esperientzia trans-pertsonal hartara ailegatzeko. Baieztapen batean laburbil daitekeen esperientzia: bizia ez da  orain daukagun eta gero gal dezakegun “zerbait”. Bizia gara, eta engainua da, engainu itzela, geure burua beregandik separaturik edo etenda ikustea. Ez gara bizia duen ni partikular bat. Tnporalki ni partikular honen  forman espresatzen den Bizia gara.

www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s