Azalpenak nahi

150419, Pazko Igandea III, Lk 24,35-48

 «Zergatik aztoratzen zarete?».

 **************************************************************

 GERTATU BEHARREKOA BAKARRIK GERTATZEN DA

 Agerpen honetan -orain talde osoari-, aurreko pasarteko (Emauseko dizipuluenak) gai asko errepikatzen ditu Lukasek: Jesusen bat-bateko agerpena, Jesus ezagutu ezin, Jesusen kexak, harridura, poza…

Hiru aldiz errepikatzen da “Beharrezkoa zen…”: horrek susmarazten digu komunitateek “azalpenak” behar zituztela gurutzeko gertaerari buruz. Noski, “beharrezkoa zen” hori ez da ulertu behar modu literalean, aldez aurretik Jainkoak erabakitako zerbait balitz bezala. Nik esango nuke “ex eventu” egindako irakurketa dela, hau da, gertatu eta handik denbora puska batera egindako interpretazioa.

Lukasen katekesi berriak, bistan denez, galdera honi erantzun nahi dio: “Zergatik aztoratzen zarete?, zergatik sortzen dira zalantzak zuen barne horretan?”. Horretarako, behin eta berriz aipatuko du Berpiztuaren presentzia –“jatearen” aipamena ez da espresatzeko forma plastikoa baino- eta Eskritura Santura jotzen du.

Bestetik, ebanjelariak -antzeko beste kontakizun batzuetan gertatzen den eran- misioarekin lotzen du agerpena, Lukasen eranskin espezifiko batekin bada ere: Jerusalemdik hasita. Harentzat Jerusalem da munduaren eta historiaren “zentroa”.

Ikuspegi ez-dualetik, ez zait iruditzen desegoki “beharrezkoa zen” hori -mitikoa- “DENA maitatu” bezala itzultzea. Hori da bakarrik jakituriazko jarrera, errealitate errealarekin (presentearekin) uztartzen gaituena, erresistentzia oro desagerrarazten duena eta, hori dela bide, sufrimendutik libratzen gaituena. DENA maitatzen duenak ezerk ken ez lezakeen bakea aurkitzen du. Eta prest dago entrega (eskaintza) askatasunetik bizitzeko. Eta zer behar da DENA maitatzeko? Gauza bat bakarrik: burua isilarazi; DENA izan dadin, permititzea. Gure burua soseguz eta bare dagoenean, DENA da nahi duguna.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s