Katekesia

150412, Pazko Igandea II, Jn 20,19-31

 «Ikusi nauzulako sinetsi al duzu?».

 *******************************************************

KATEKESIA PIZTUERARI BURUZ

 Azaltzen diren elementuak ikusita, esan dezakegu piztuerari buruzko katekesi “konpletu” baten aurrean aurkitzen garela. Joanen ebanjelioa 100. urte aldera idatzi zen. Beraz, “bigarren belaunaldiko” dizipuluentzat pentsatua dago.

Zergatik kostatzen zaio kristau askori katekesia dela onartzea? Motiboak asko dira: batetik, kontaera horiek hitzez hitz ulertu dituen tradiziotik gatoz, eta zaila da horri uko egitea; bestetik, gure irudimenak, pintore eta sermolarien laguntzarekin, eszena “sortu zuen”, eta horrek pentsarazten digu irudikatuak erreala izan behar duela; hirugarrenik, gure buruak froga “ukigarria” exijitzen du, Tomasen errelatuan bezala, buru-gogamena inoiz irits ez daitekeen eremuan gabiltza jabetu ere egin gabe

Hori guztia dela medio, gerta daiteke zaila kontaera hori eszenifikazio kateketikoa dela onestea eta, horren bidez, ebanjelioaren autoreak, lehenengo testiguen esperientzia komunikatu nahi digula ikustea: piztuerak bere baitan duen mezua eta “ikusi gabe sinesteko” gonbita. Horrela ez balitz, nola esplikatu, ordea, hain gertaera handi eta txit garrantzitsua beste ebanjelariek ez kontatu izana?

Badirudi Tomasen eszena hori geroagoko eranskina dela. Horren helburua: oinarrian, fede-berdintasuna egungo komunitatearen eta lehenenego dizipuluen artean. Narrazioaren zentroa, hain zuzen, amaierako “zorion-deian” dago: “Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak”.

Zergatik, orduan, eskuetako iltze-zuloak eta saihetseko lantza horrenbeste aipatu behar hori? Ezbairik gabe, hori da modu zehatz eta irmoa, berpiztuarengan sinesteko, froga fisikoak derrigorrezkoak direla. Ondo aztertzen bada, ez da esaten, inon ere, Tomasek zauriak ukitu zituenik.

Garbi hitz egin da, federako gonbita da, azken aitormenean agertzen den eran: “Ene Jaun eta Jainkoa!”. Horregatik, ondo bistan denez, “ikusi gabe sinesten dutenei” zuzendua dago kontakizuna, eta “zorionekoak” esaten zaie”. Baina ez da ulertu behar fedea = “sineskeria” edo lotura mental gisa, “begirada sakon” moduan hartu behar da baizik -buruko pentsamenduan ditugun iltze-zulo eta lantzaren gainetik-, beste modu batean “ikusteko”.  

Ebanjelioaren azken original hori izango litzateke gaur komentatzen ari garen testuaren konklusioa, non garbi geratzen den idazkiaren xedea. Autorearentzat oso kutunak diren gaiak aurkitzen ditugu: “sinetsi”, “bizia izan”, “Jainkoaren Semea”.

Autorearen helburua ez da kronika periodistikoa eskaintzea, baizik eta Jesuesenganako fedearen testigantza ematea, eta fede hori bultzatu nahi du, bizi betea baita hartzen duenarentzat.

“Bizia” da, ebanjelio honen arabera, Jesusen emaria egokien adierazten duena. Izan ere, dena hartzen du bere baitan; horregatik, izen egokia da DENA izendatzeko, hau da, den guztiaren azken nukleo edo gure identitaterik sakonena izendatzeko.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s