Irribarrea aztertzen  

 

Giocondarena, esango nuke, irribarre ironikoari edo konplizeari hurbiltzen zaiola gehien

 “Irrifar egizu, arren!” (gaztelaniaz “¡Sonría, por favor!”) eslogana famatua izan zen, duela 50 bat urte. Gaur, euskara batuaren izenean, “!Irribarre egizu, arren¡” ipini beharko genuke. Eta nolako irribarre-mota egiten ote zuen orduko jendeak?, eta gaurkoak?, zeren ez ezin ukatu irribarre desberdin asko dagoela. Nire ustez, bakoitzak bere egoera, barne animo eta izaeraren arabera egiten du irribarre. Monolitikorik ez da ezer, ezta irribarrea ere. Horixe da artikulu honen asmoa: gutxi gorabehera, zenbat irribarre desberdin ezagutzen ote ditudan azaldu.

Positiboan hasi beharko dut, eta ‘irribarre naturala’ aipatuko dut lehenik. Horrelako pertsonak erdi irribarrez daude beti. Ez daukate inolako estimulu beharrik, berezkoa dute, barren-barrendik ateratzen zaie; pertsona gozoak dira eta tratabide errazekoak. Sinesgarritasun handia duten pertsonak dira, konfiantza ematen dutenak.

‘Irribarre komertziala’. Ez dauka esplikazio handien beharrik: zerbait eskaintzeko edo saltzeko, zenbaitek ipintzen dizun aurpegi artifizialean marraztua agertzen da. Irribarre bortxatua da, ikasia, entrenatua; aurrean jartzen zatzaizkionean, kolpean pizten dena, jarraipenik gabea. Horrek ez du esan nahi salmentara dedikatzen diren guztiek irribarre hori dutenik, baina askok eta askok bai. Eta bada, bestalde, merkataritzan ari ez den ugari, irribarre komertziala edo konpromisozkoa duena.

‘Irribarre erasokorra”.  Ezpainak oso gutxi mugiturik eta begiak erdi itxita jartzen da horrelako pertsona, pentsakor balego bezala; baina pentsatu eta neurtua dauka dena: “etorriko haiz eskura”, dio bere golkorako, edo “deskuidatzen bahaiz, hik eramango duk biajea!”. Esan eta izan: gutxien uste duzunean harrapatu zaitu zepoan, zepo hori era askotakoa delarik.

 ‘Irribarre ironikoa’. Irribarre ironikoa gaiztoa ere bada. Burla edo barre egiteko kontuak esanaraztera bultzatzen du bestea. Txalo joko dio, “ondo ari haiz” esango balio bezala, baina guztiz kontrakoa adierazi nahi du. Horrelakoa da futbolari batzuek, endemas ere Ronaldok, arbitroak txartela ateratzen dietenean ipintzen duten irribarre-aurpegia.

Oraindik ere, irribarre mota asko geratu zait tintontzian: irribarre konplizea, emoziozkoa, malkoekin nahasi; irribarre komikoa… Eta irribarre mota bat dago antza eman ezin diodana; hain zuzen munduko famatuena, Giocondarena; baina esango nuke irribarre ironikoari edo konplizeari hurbiltzen zaiola gehien.

Bai Horixe, DV: 150423

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s