Artzainaren irudia

150426, Pazko Igandea IV, Jn 10,11-18

 «Ni naiz artzain ona».

***********************************************

              JADA EZER ESATEN EZ DUTEN IRUDIAK

Artzainaren irudia –maitekorra tradizio biblikoan eta, bereziki, kristau-usadioan–, anakronikoa eta, agian, arriskutsua gertatzen da, gaur egungo gehienentzat, gurea bezalako ikuspegitik begiratuta, dituen konnotazioak direla medio. Egoera horrek esfortzu handia egitera behar gaitu, baldin eta ulertu nahi badugu: a) zergatik iritsi zen, kristau tradizioan, hain estimatua izatera, b) zergatik sortzen duen, gaur, horrelako indiferentzia [axolarik eza] edo, agian, gaitzespena.

Biblian, antzinako beste gizarte batzuetan bezala, herriaren erregeari aplikatzen zitzaion artzainaren irudia, eta gida eta zaintza oroitarazten zituen. Artzainak ardiak bezala, erregeak herria gidatu eta zaintzeko erantzukizuna zeukan.

Yhwh [Yahvé] gainditu egiten du, eta salmo-kantariak esan ahalko du: «Jauna da nire artzain, ez dut ezeren faltarik» (23. salmoa), eta hortik dator, jainkozkoa [divino-a], konfiantza haustezinean bizitzea permititzen duen zaintza moduan ikustea,  zaintza amultsutzat hartzea.

Laugarren ebanjelioak Jesusi aplikatuko dio irudi hori, eta hasierako komunitate kristauak  artzain moduan, aurkitu duen ardia bizkarrean duela, marraztuko du (Lk 15,4-7 parabolan mamitua). Bidea erakutsi, elikatu eta babesten duen gida moduan aurkeztua izango da…, bere bizia ardien alde emateraino, gaur irakurtzen dihardugun testuak azaltzen duen eran.

Ez da harritzekoa alegoria horrek bultzatu izana espiritualtasun eta debozio zabal eta sakona, kristautasunaren historia osoan zehar. Gida, zaintza eta babesak sakon konektatzen dute gizakiaren oinarrizko premiekin. Era berean, ukaezina da, konfiantza eta konpromisoari dagokionez, fruitu oparoak eman zituela debozio horrek

Kristautasunaren hasiera-hasieratik, artzainaren irudiak halakoxe entitatea hartuko du, Elizaren eginkizun osoa “pastoral” izenarekin ezagutuko dugu, horren arduradunak barne: “artzainak” esango zaie.

Zer dela-eta, irudi horrek berak, gaur egun, sortzen du halako indiferentzia [halako “hor konpon” bat] edo, zuzenean, gaitzespena? Aldaketa kulturalak. Hasteko eta behin, konprenitzekoa da nekazaritza-kulturako irudiak esanguratsuak ez izatea gizarte industrial aurreratuan bizi garenontzat; erreferentzia hori galdu egin da.

Baina ez da esanguratsua ez izatea bakarrik. Zuzen-zuzenean, gaitzespena eragiten du zeren, gure kulturan, menderatzaile-joera erakusten du edo, behintzat, paternalismoa eta horren ondorioa den taldekeria [borregismoa]. Boterea eta sumisioa errealitate korrelatiboak dira, batak bestea behar du, eta elkar sostengatzen dute. Jose Antonio Marinaren testu honek ederki adierazten du:

Ekialdeko antzinako gizarteetan –Egipto, Asiria, Judea– artzaina da gobernatzailearen arketipoa: gidatu eta bide onean ipintzen ditu ardiak. Aski da artzaina desagertzea, ganadua sakabanatzeko. Artzainaren egitekoa da artaldea salbatzea. Monarkaren irudi horrek menpekoaren irudi korrelatiboa behar du [inplikatzen du]. Bere ekintzak bideratu ezin dituen ardia da menpekoa, ez daki larrea non dagoen, eta, artzainagatik ez balitz, galdu egingo litzateke eta otsoak jango luke. Suabe esateko, anakronikoa gertatzen da, oraindik ere, kristau-pastoralean artzainaren irudia erabiltzen jarraitzea.

Beste pertsona eta gauza guztiak bere hustasuna betetzeko objektu gisa ikusten dituen gose egoikoaren alderantzian, han dago egoa transzenditu duenaren maitasuna, eta ez du nahi eskaintzea baizik, egunik egun “bizia emanez”

Batasunaren irrikan dagoen maitasuna da. Batzuetan, “ekarri denak artegi honetara” espresioa gaizki ulertu da: agindu proselitista bat balitz bezala, besteak “konbertitzeko”,  gure sineste berdinetan murgil daitezen. Horrelako irakurketa batek ez dauka izaterik mitikoa baizik. Estadio mitikoaren ezaugarria da egia absolutuaren jabe garela uste izatea, eta, berdin, pentsatzea behartuak gaudela egia hori besteei eraman edo inposatzera, “beren onagatik” , noski, “gezurretik” atera eta argitara ekartzeko. Baina, Raimon Panikkar-ek argitasun handiz eskribitu duen eran, “artzain bakar eta artalde bakarraren irudia, historian aplikatu behar ez den irudi eskatologikoa da”.

Zehatzago esanda, badirudi eranskina dela, glosatzaileren batek geroago erantsitakoa, komunitateko kideen batasuna sustatzeko, horiek judaismotik nahiz paganismotik hurbilduak baitziren.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s