Aihena ere mahatsondo

150503, Pazko Igandea V, Jn 15,1-8

«Niri itsatsirik jarraitzen baduzue, eta nire hitzek zuengan tinko irauten badute, eskatu nahi duena eta izango duzue»

 *******************************************************

EZBERDINAK GARA, BAINA EZ-SEPARATUAK

Mahatsondo eta aihenen alegoriak –sinbolismo, sakontasun eta edertasunez betea–, ez-dualtasunaren jakinduriara garamatza zuzenean.  

Hain zuzen, mahatsondoa eta aihenak ez-bi bira, gure buru dualistak separatuta baino ez baditzake ikusi ere. Buruaren ezaugarri nagusia da errealitatea separatzea, baina ez dago inolako separaziorik. Egia da aihena hauteman daitekeela aihena moduan, baina horregatik ez dio uzten mahatsondoa izateari. Adar bat arbola da, nire hatza gorputza den bezalaxe. 

Tranpa honetan datza: burua, banaketa egitean, aihenari, adarrari edo hatzari begira geratzen da. Buruaren lehengo ezaugarria da banantzeko ahalmena, errealitatea banantzea baita funtziona dezakeen modu bakarra. Horrela sortzen da dualismoa zeinek etengabe zatituko duen errealitate osoa. Burua geldiarazteko gai garenean, diruditelako separazio horiek baino “harantzago” [urrunago] ikustea lortzen dugu, DENAren  batasuna hautemanik. Beste adibide bat: urrezko bitxi multzoaren aurrean, bakoitzaren bereizketa espezifikoa ikusten du buruak, bakoitza bere izen eta forma bereziarekin. Baina formetan geratuko ez bagina, urrea hautemango genuke; hain zuzen “urrea” da guztietan aurkitzen den errealitate bakarra. Ezberdinak gara, baina ez-separatuak: ez gara berdinak, baina gauza bera gara.

 “Ebaki” eta “inausteaz” mintzatzen da alegoria. Berriro ere, gogorarazi egin behar baieztapen horiek ez direla irakurri behar mehatxu-klabean, baizik eta jakituria-hitz moduan. Nahiz eta mundu-ikuskera [kosmobisio] hartan, jainko interbentzionistaren iruditik abiatuta, dena zuzenean hari atxikitzen zitzaion.  Gaur atzeman dezakegu askoz hobeto esanahia, gertatzen denaren deskripzioaz  baliaturik.

Mahatsondotik deskonektatzen den aihenak fruitu ematea ezinezkoa den bezalaxe, bere hondoaren hondotik deskonektaturik bizi den pertsonak hustasun moduan esperimentatuko du bere izatea. Eta ez da  harritzekoa ilun-hil, gatz gabe, eta zentzu gabeko sentitzea.

 “Inausketa”, hazte-prozesu osoaren parte bereiz ezina da. Sintesian, honela espresa liteke: ez garen zerbait hilaraztea da, benetan garena bizi dadin.

Alde horretatik, Jesusen beste hitz batzuk oroitarazten dizkigu, gari-aleari buruz, bakar-bakarrik fruitu ematen duela lurperatutakoan (Jn 12,24): ugalkortasuna heriotzarekin zuzenean uztarturik dago. Azken finean, egoaren inausketa da –garela uste dugunaren inausketa–, zinez garen Bizia ireki eta zabal dadin.

Inausketari esker, mahatsondoaren “garraio-gailu” bihurtzen da aihena, bera ere mahatsondoa dela jabetzen delako.

Inausketa izan daiteke norberaren erabaki propioa, bide espiritual guztien ezaugarria, edo etor daiteke ustekabean, edozein eratako krisi moduan. Azken kasu horretan, sorpresa handia hartzen dugu eta, batzuetan, arrunt aztoratu ere bai. Alabaina, harritu eta kitzikatzen gaituen hori izan liteke aukera ona inausketa efikaza suerta dadin. Hala izan dadin, argitasun eta apaltasunez, gertatzen ari zaigun horren kontzientzian kokatu beharko dugu, onarpenik sakonenetik, beregana makurturik, eta Biziak egin gaitzan utzirik.

                        www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s