Desberdintasun soziala Espainian

“Ezberdintasun soziala lotsagarria da Espainian”, dio Sebastian Morak. Besteak beste, Caritaseko Idazkari Orokorra da Sebastian Mora. Problema horri aurre egiteko eskatzen die agintariei, ‘itsasoa baretu zain egon gabe’. Hasteko eta behin, fiskalitate egokia eskatzen du, aberastasunaren banaketa justua izan dadin, Espainian ez da-eta horrela.

Caritasek gutxiengo errenta proposatzen du momentu honetan inolako sarrerarik ez daukaten 500 edo 600 mila familientzat. Era berean, adierazi du kontuz ibiltzeko hezkuntza eta osasunarekin, pobrezia eta desberdintasunarekin oso lotuak baitaude, “azken urteotan murrizketa handiak nozitu dituzte-eta”. Konkretuki, osasunean ikusten dira desberdintasun handienak, FOESAren informearen arabera. Zoritxarrez, debatea ‹zenbait politiko› zentratuago dago ‹elite› baten ‘bikantasunean’, ‘berdinatasunean’ baino.

Kritikatu du Espainiak migrazioari ematen dio tratamendua ere. Tragedia itzela Mediterraneoko uretan, milaka immigrante hilda. “Hori da zertarako kapaz garen ederki erakusten digun ispilua, zer-nolako duintasuna den gurea, indiferentziaren ‹axolarik ezaren› olatuak zenbatekoak diren azaltzen diguna (azpimarratua neuk moldatua da)”

Oxfam Intermoneko Jaime Atienzak, bere aldetik, esan du egoera honek demokrazia zeharo degradatzen duela. Mijail Bakunin-en hitzak tartekatuko ditugu hemen: “Berdintasun ekonomiko eta sozialik ez dagoen bitartean, berdintasun politikoa gezur handi bat izango da”.

Gainera, Atienza jaunak exijitu die politikoei “esan dezatela garbi zer egingo duten desberdintasunak konpontzeko”. Politikoek hitz egiten dute hezkuntza eta osasunari buruz, baina Atienzak nahi du “bost urte barru esklusio sozial lotsagarri hau gainditzeko neurriak hartzea”.

(…)

Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s