NERJAKO ‘KOBA-ZERUA’

Sabaia erori, azpian harrapatu eta bertan gelditu behar izanda ere, ez da leku txarra

Malagan dago Nerja, nik esan gabe ere ederki asko dakizuenez. Hogei mila bizilagun omen ditu. Horietatik herena, kanpotarra. Arratsaldeko seiak aldera iritsi ginen. Ez zegoen galtzeko astirik, zazpietan itxi egiten zuten eta. Ez nekien  kobarako sartzeko gauza izango nintzen, zeren, urte pare bat lehenago izandako estualdi-itxialdi baten erruz, beldurra nien toki itxiei. Talde osoa igaro zedin itxaron nuen, artzainak ardiekin egiten duen bezala. Gero, poliki-poliki taldearen atzetik abiatu nintzen. Lortu nuen sartzea, eta ez nago haserre!

Zabalgune izugarriak dauzka kobak bere barnean. Zeruak eta lurrak, literalki, bat egiten dute Nerjako koban. Zutabe erraldoiak, gune askotan, goiko sabaitik hasi eta beheko zoruraino, tantarik tanta, milaka urtetan osatuak. Zer ote dira estalagmitak ala estalaktitak, bat eginik daude eta. Edo noraino bata eta noraino bestea?

Badira ondo bereizten direnak ere: sabaitik zintzilika, katedralik handienean egon litezkeen lanpararik ederra baino pieza ederragoak, eta lurzorutik gora, berriz, eskulturarik bikainenaren pareko irudiak. Irudimena pixka bat astinduz gero, nahi duzun irudiak ikus ditzakezu: animaliak, arbolak, elizako organoa… Batean, Pisako dorrea ere ikusi genuen.

Bestetik, ematen dizun lasaitasun- eta patxada-sentsazioa ikaragarria da. Sabaia erori, azpian harrapatu eta bertan gelditu behar izanda ere ez da leku txarra. Halakoxe bakea sentitzen duzu! Uste dut nire klaustrofobiak han geratu zirela. Misterio harekin batuta sentitzen zarenean, beldurrak berez egiten du ihes. Mirariak ikusteko ez dago leku aproposagorik.

2012an edit. blog, 2015ean berritua.

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s