Gauza bati izena ipintzen diogunean…

Gauza bati izena ipintzen diogunean, lasaitu egiten gara, errealitatea edo gertatzen zaiguna zer den goitik behera eta zehatz-mehatz deskubritu izan bagenu bezala. Nominalismoa hutsean erortzen gara. Eta gauza bati izen asko ipintzen diogunean, gauza hori zehazten, argitzen, mamitzen… ari garela uste izaten dugu, harriak hara eta hona harrika jaurtiz horma txukun eraiki ahalko bagenu bezala. Ez gara ari kaosa sortzen baino.

‘Kaosa’. Horra beste hitz edo izen bat, nahi duenak nahi duena ulertzeko modukoa. Baditut nik hitzak, kontzeptu moduan aspaldi ikasi arren, oraindik benetako esanahia (esperientzia) asimilatu ezinekoak. Adibidez, ‘idiosinkrasia’, ‘duintasuna’ eta ‘salbazioa’. Auskalo bakoitzak zer ulertzen duen, ideologiak guztiz aparte utzita ere.

Aspaldi batean irakurri nuen Jiddu Krishnamurti-ren esaldi bat berriro irakurri dut egunotan: «Haurrari txori bat “txori” deitzen dela erakusten diozunean, haurrak ez du sekula gehiago txoria ikusiko». “Txori” izenarekin geratuko da. Ikasi du ikasi beharreko guztia. Eskolako esperientzia bat (asko dira antzekoak) datorkit gogora. Bereziki kimikako klasekoa. Zenbat kontzeptu, izen eta formula ikasi ote genuen buruz, zer ziren kozkorrik ere esperimentatu gabe? Esate baterako, metal monobalenteak, bibalenteak, eta abar sailean ikasi genituen: calcio, estroncio, bario, radio, rubidio, cesio y potasio. Baita nota bikainak atera ere, baina oraindik ez dakit horietako bat bakarrik ere zer den, nahiz eta batzuen erreferentziaren bat edo beste badudan, urteen poderioz neureganatua.

Eta txoria “txori” da, bera bakarrik, erlaziorik gabe. Espazioak, arbolak, gainerako animaliek… “ez dute zerikusirik”. Hitzek eta izenek errealitatea zatitu eta separatzeko balio dute. Ai!, baina Errealitatea zatiezina da.  Den guztia sare bakar batean antolatua, moldatua, uztartua eta lotua dago. Hitz batean, DENA bat da.

Bai Horixe, DV: 150416, moldatua

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s