Erlatibismoaren prentsa txarra

Badakigu zein den Espainiako gotzain batzuek eman dioten esanahia: ez zaie gustatzen erlijioen berdintasunaz eta guztien balio erlatiboaz mintzatzea. Ez zaie gustatzen beren ‘moralaren’ gainetik, edo parean, beste moral eta etikarik; ezta moral unibertsalez hitz egitea ere. Ez zaie gustatzen teologoek gotzainen teoriak ezezta ditzaten. Nola onartu beste iritzi batek beraienak adina balio lezakeela? Eta hitz batekin konpontzen dute dena: ‘erlatibismoa’

Ortega y Gasset-en ‘La rebelión de las masas’ liburuan ere, sakon-sakonean, zentzu zabalean hartuta behintzat, ’erlatibismoaren’ aurkako alegatua dago. Masen errebelamendua zer besterik izan daiteke, ‘status quo’ren aurkako jarrera eta borroka ez bada?, beren iritziak aintzat hartuak izan daitezen eskatzea ez bada?, pribilegiatuek berentzat gordeak dituzten espazioak eta ongizatea —unibertsitatea, aisia, politika, kontsumoa, kaleko presentzia, lan-mundua…— konpartitzeko exijentzia ez bada? Ez, agian, erlatibismo filosofikoa, baina bai ‘bizipenezkoa’ eta, esan dezagun, positiboa ere bai.

Bada beste erlatibismo-mota bat, zoli eta igartzen zailagoa. Irudi baten bidez adieraziko dut: burua besteen paretik pixka bat gorago ateratzen duenari jo eta lepoa ‘mozteko’ joera, «hori ere zer da, bada, gu baino gehiago?» esanda. Erlatibismo purua da inoren merituak aitortu nahi eza. Gai bati buruz hizpidea atera eta norbaitek esaten badizu «hi, moztu ezak ‘roilo’ hori», argi belarriak! Bere ezjakintasuna disimulatu nahi du edo ez du jasaten zuk zerbait jakitea.

Beste honek ere asko harritzen nau. Adibidez, hitz egin dezakegu, dena bageneki bezala, gaixotasun arraroenaz. Baina fisikako teoria sinpleenaren gainean mintzatzen bazara, segituan duzu burla-barrea edo zehar-begiratua. Bada, nik, esate baterako, uhinen interferentziari buruz adina dakit leuzemiari buruz edo, agian, gutxiago. Zeren uhinen interferentziari buruz hitz erdi bat esatera ausartzeko, ikasten saiatu behar da, eta leuzemiaz mintzatzeko, batere ez.

Bai Horixe, DV: 140410, moldatua.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s