Europarron harrizko bihotza

Hirurehun immigrante baino gehiago eraman ditu itsasoak, Italiako uretan. Mali, Boli Kosta, Senegal eta Gambiatik zetozen gizagaixoak. Ez dute laguntzarik jaso edo berandu jaso dute. Batzuk nola hil, gainera! Hotzak ebakita. Pentsatze hutsak hezurretarainoko zirrara eragiten dit. Europako kristautasunari kotoiaren froga egingo balitzaio, ondo kolore beltzekoa aterako litzateke horretan erabilitako pusketa.

Zeinen gutxi ikasi dugun ‘Samariar onaren’ parabolatik! Erlijioak ez du deusetarako balio, premian dagoenari laguntzera bultzatzen ez badu, eta immigrante koitaduak itsasoak irents ditzan axola ez badigu, bidean eroritakoari zauriak ‘olioz eta ozpinez’ sendatu nahi ez badizkiogu. Notizia Erromatik datorrenez, esan egingo dut: berdin dio, San Pedrotik hasita,  munduko eliza guztiak erotzen badira ere, benetako mezua konprenitu eta konpreniarazi nahi ez bada.

Gero eta garbiago geratzen ari da Europa ez dela interes ekonomikoen elkarte bat baino. Munduan desberdintasunak areagotzeko makina bat gehiago iruditzen zait. Orain entenditzen dut Grezian gertatzen ari dena. Portzierto, aurreko larunbatean, telebistako tertulia batean entzun nuenez, espainiar bakoitzari mila euro zor dizkio Greziak, eta batek galdetzen zuen ea prest ote dauden zor hori barkatzeko. Niri galdetuko balidate, baina tranparik gabe galdetu, hau da, zer nahiago duzu Grezian jendea goseak hiltzea ala mila euro barkatzea? Ez neukake zalantzarik: mila euro barkatzea. Eta uste dut ez nintzatekeela bakarra izango.

Bai Horixe, DV: 150219, moldatua

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s