Ezin aukeratu pentsamenduak ere

Ez dago mugarik gabeko libertaterik. Lbreak gara muga batzuen barnean. Edo, beste modu batean esanda, gidoia aurrean dugun antzezleak gara, inprobisatzeko oso posibilitate gutxirekin.

Gure lagun bat Ibarrako neska batekin, Izaskunen, ezkondu zenean, apaizaren sermoiak grazia egin zidan: “Jainkoaren borondateak elkartu ditu aldarean P. (mutilaren izena) eta L. (neskaren izena), eta askatasun osoz datoz ezkontzako sakramentua hartzera”.

Gogoan dut lagunartean komentario hau egin nuela: “Jainkoak erabaki badu ez datoz askatasunez”. Eta gero hau erantsi nion: “Gure herritik Tolosara autobusik izan ez balitz, ez zuten, agian, elkar ezagutu ere egingo”. “Hi haiz, hi!”, esaten zidaten lagunek.

Askatasuna oso erlatiboa da: ez ditugu aukeratzen ez gurasoak, ez seme-alabak −ezkontidea zirkunstantzia askoren arabera−; ez ditugu hautatzen ez jaioterria eta ez lurraldea, ez hizkuntza eta ez kultura… Ez ditugu aukeratzen ezta pentsamenduak eta sentimenduak ere.

Pentsamenduak eta sentimenduk gure baimenik gabe azaltzen dira Kontzientzian. Eta etorrita bezala joaten dira. Dena den, pentsamenduaren inguruan gauza kuriosoa gertatzen da (edonork froga dezake). Intenta  ezazu burura datozkizun pentsamenduak arreta osoz obserbatzea, eta buruko “pantailan” ez da agertzen pentsamendurik. Utziozu obserbatzeari eta pentsamenduen desfilea hasiko da. Ez da posible pentsamendua obserbatu nahi izatea eta, aldi berean, “pentsatzea”.

Eta ziur al zaudete jaten duguna, desodorantea, oporrak pasatzeko hartzen dugun tokia, argaltzeko dieta, erosten dugun arropa, gure ideologia eta baloreak (adibidez ekologismoa), askatasun osoz aukeratzen ditugula?

 Bai Horixe, DV:140828, moldatua

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s