Fanatikoa ez da ohartzen fanatismoaz

Fanatikoa ez da kontziente bere fanatismoaz. Ezjakintasun-mota bat da. Aditu askoren ustez, horren azpian dagoena da segurtasun falta edo, beste modu batean esanda, bere sineste eta uste mentalekin osaturiko eskemak eta ‘corpusa’ apurtu eta heldulekurik gabe geratzeko beldurra. Esperientzia berriekiko izu-ikara nabari du fanatikoak. Horiek dira fundamentalismo guztien sustraiak.

Fanatikoarentzat ez dago tarteko tonalitaterik: dena beltz ala zuri; berea egiazko, besterena gezur; berea on, besterena txar; berea eder, besterena itsusi. Fanatikoak berehala hartuko du epaile-papera eta inolako begiramenik gabe kondenatuko jendea, eta berak esango du ‘salbatzeko’ zer egin behar den ere. Beraz, intolerantziaz josita dago alde guztietatik, baita bere buruarentzat ere, nahiz eta, sarri asko, badakien moral bikoitza praktikatzen.

«Intolerantzia —Andrei Sájarov fisiko errusiarraren arabera— ez da arrazoirik ez izatearen angustia baino». Arrazoirik ez duenak hortzak estutzen ditu, bestea gezurretan ariko balitz bezala. Lepoko zainak erakusten ditu, eten beharrean. Garrasi egiten du, besteak ikaratzeko, eta bera dago hezurretaraino beldurra sartuta. Arrazoirik ez duenak egurra astintzen du. Arrazoiaren indarrik ez duenak indarraren arrazoia erabiltzen du.

Harrigarria iruditzen zait, eta, era berean, susmagarria ere bai: fanatikoak, beti, besteari eskatzen dio aldatzeko. Besteak dauzka zuzendu beharreko akats guztiak, bera perfektua balitz bezala. Beti besteak hobetu behar du.

Oso ‘eskuzabala’ eta ‘altruista’ da fanatikoa. Bere barrutira ekartze aldera, edozeini eta edozertan lagundiko dio. Proselitista hutsa da. Nola ez? ‘Ardi galdua’ itzuli beharra dago artegira, galbidetik ‘salbatu’ nahiko du hurkoa, erori denari altxatzen lagundu behar zaio, eta esperimentatu beharra dago laguntza emate horrek dakarren poz-atsegina.

Bai Horixe, DV: 140724, moldatua

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s