Krisi ekonomikoa, ‘iceberg’aren muturra

Gizakiaren arrazoimena, eremu tekniko eta instrumentalera murrizten bada, non gelditzen da pertsona moduan haztearena? Aurrerapen tekniko eta produktiboari bakarrik begiratzen bazaio, gizakiaren osotasuna edo izaera integrala distortsionatua eta desorekatua azalduko zaigu. Pertsonaren barneko dimentsio sakon edo ‘espiritualari’ irteten uzten ez bazaio, izaki alienatuaren aurrean gaude.

Normala da horrelako gizarte bat gaixo egotea, nola buruz hala gorputzez. Gure barne izatea, espirituala [ez dauka erlijioarekin zerikusirik], ez sinetsi, ez sentitu edo hutsaren hurrengotzat jotzeraino arbuiatzen badugu, galduak gaude. Neurosi, depresio, antsietate edo adikzio moduan azaltzen diren trastorno eta oinaze emozionalen mende makurtuko gara. Azken finean, biziaren norabidea galtzearekin lotua dago dena.

Krisi ekonomikoaren forman agertzen zaigun beheraldi sakonean bizi gara aspaldi honetan. Baina esango nuke krisi ekonomikoa ez dela beste krisi sakonago baten ‘iceberg’aren muturra baino. Balore etikoek eta giza baloreek zerikusi handia izango dute, noski, gertatzen ari zaigunarekin. Baina horri zeharo loturik dago barne-izate edo barnekotasuna ahantzi eta baztertzetik datorkigun jakinduria faltarekin. Eta egoera honi buelta emango bazaio, bihotzetik eta bihotzarekin begiratzen duten begi berriak beharko ditugu.

Barne-bizia aintzat hartu eta lantzen bada, etika eta giza baloreak irabazian aterako dira, hori delako solidaritate, errespetu, enpatia, erruki, tolerantzia, berdintasun eta libertatearen iturria. Ondo etorriko omen litzateke Ekialde eta Mendebaldeko jakiturien integrazioa. Uztardura ona izango omen litzateke hurrengo belaunaldientzat, kultura progresista berri baten oinarri moduan.

Bai Horixe, DV: 150430, moldatua

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s