Lagun asko daramat barnean

Lagun asko daramat neure barnean. Zenbait harrituko litzateke bera ere zerrendan dagoela ohartzean. Badaramat begiramen handirik ez didan bat baino gehiago. Baita nirekin haserre dagoenik edo, haserre egon ez arren, zehar begiratua eta ezikusia egiten didanik ere. Konturaturik nagoela jakin dezatela, horrekin konformatzen naiz. Saiatzen naiz neu inorekin haserre ez egoten. Ezta neure buruarekin ere. Hain zuzen, horixe da formula: zeure buruarekin adiskide bazaude, besteekin ere ez zara hain gaizki konponduko.

Batzuetan, demanda egiten didate, batik bat anaia batek, zirkunstantzien arabera portatzen ez naizelako. Ikusi pertsona batek zeinen portaera txarra daukan, eta ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzen omen dut, ‘odolkiak ordainetan’ itzuli gabe. Maisu handi batek du horren errua. Problema ez omen da gertatzen zaizuna, gertatzen zaizunarekin zer egin baizik. Nik lema horri jarraitzen diot. Gainera, sarritan, aspaldi kargu hartu beharreko pertsonak dira nolabaiteko portaera dutenak, eta orain zer esan, zer egin behar diezu?

Sufritzen duten guztiak daramatzat nire barnean. Berdin dio zergatik sufritzen duen batek: gaixotasunagatik, langabezian dagoelako, patera batean bidaiatu beharrean aurkitzen delako eta itsasoak irents dezakeelako, Hirugarren Munduan jaiotzea egokitu eta goseak hiltzen dagoelako, aginteak zanpatzen duelako… edo kartzelan dagoelako; azkeneko horri dagokionez, kartzelan daudenez errukitzea ez zaio gustatzen askori; bada, Aristotelesen esaldia baliatuko dut, hura tontoa zenik ez baitu inork usteko: «Nik pertsona defenditzen dut, ez haren ekintza gaiztoak».

Baina lana utzi beharrean aurkitu den lagun bat (J.M.M.I.) daramat gaur, bereziki, barnean eta harixe eskaini nahi diot artikulu hau. Niretzat, “idazlea” naizen aldetik, eredu/estilo berezi eta estimagarria izan da, eta izaten jarraituko du, zeren ez dio utziko blogean publikatzeari. Norbaitek nahi badu, pozik emango diot helbidea.

 Bai Horixe, DV: 140508, moldatua.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s