Marra nagusiak, markaturik

Nik badakit, urte berriari ezer eskatzekotan, arrakasta eskatuko diodala. Eta nahi izatea da arrakasta lortzeko lehen baldintza. Benetan nahi izatea. Nahi izatea ez da desio hutsa, baizik desioari ekintzaz laguntzea. Nahi izatearen barnean sartzen da ahal dena baino gehiago nahi ez izatea ere. Iristen garen neurri eta mailarekin konformatzea. Nahi izatea da konparazioetan ez galtzea. Nahi izatea da lagun hurkoaren arrakastak betilun ez ipintzea.

Ni, egia esateko, determinista samarra naiz. Gure biziaren eta bizimoduaren marra nagusiak markaturik daude. Bidea egina dago, eta ez daukagu horren barruan kabitzea eta ibiltzea beste erremediorik. Inork ez digu galaraziko haratagotik edo honagotik joatea. Inork ez digu galaraziko bideko oztopoak kentzea, bideari garbi eustea, edo estu samarra den tokian apur bat zabaltzea. Beti ere zuin nagusien barruan.

Bestetik, eman zaiguna, hartu duguna, baliatzea dagokigu. Bakoitzak zenbat talentu jaso dituen, haien gainean izango du erantzukizuna. Inork ez digu gehiago eskatu behar, baina guk ezta gutxiago eskainiko ere. Jasotako talentuei etekina ateratzen jakitea da bizitzen jakitea. Ez naiz ari diruaz pentsatzen. Dirua, edaria bezalaxe, morroi ona eta nagusi txarra da.

Makina bat egiteko, planoa ezinbestekoa den bezalaxe, bizitza antolatzeko ere komenigarria da plana. Kontziente izatea. Gogoeta ere beharrezkoa: gaur zer egin dugun aztertu, bihar hobeto egiteko. Ez dio axola oker ibili bagara ere: eroriz ikasten oinez. Ez dio inporta behin eta berriz harri berean behaztopatzea. Aldioro altxatzen saiatzea da kontua. Gero eta azkarrago jaikitzen ikastea, lohiak ahalik eta gutxien erasan diezagun. Seguru egon, gero eta nekezago eroriko gara.

Alai bizitzea artea omen. Erruduntasun-sentimendurik gabe egin aurrera. Garrantzitsua da gure barneko “gaizkileari” barkatzen ikastea. Gozo hartu geure burua. Madarikatzeak ez garamatza inora. Baikor izan. Besteak baikor izateko motiboak eman, baikortasuna landu. Eta etikaren ispilua den estetika ere bai.

Bai horixe,  DV:141231, moldatua

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s