Norberagandik hasten da lagun hurkoa

«Maita ezazue elkar, nik maite izan zaituztedan bezala». Baina badut susmoa, susmo txarra, Maisuaren gomendio hori ez ote den gaizki interpretatu. Lagun hurkoa maitatzeko lehenengo baldintza ez al da nork bere burua maitatzea? Izan ere, bere burua maite ez duenak nekez maitatuko du beste inor. Beste era batean esanda, norberagandik hasten da lagun hurkoa.

Maitasuna da existentzia ahalbideratzen duen jakinduria eta eboluzio-prozesua bultzatzen duen ‘tresna’. Esan genezake den guztiaren batasun-espresioa eta dena sendatzen duen ukendua dela maitasuna. Dena bat eta denok bat gara maitasunari esker. Kontzientzia (testigu izatea) eta maitasuna bat dira gaurko jakintsu askorentzat.

Baina erlijioa zer moduz konpondu da norberaganako maitasunarekin? Eliz aginteak gauza arriskutsu eta arintzat hartu izan ditu amorea eta umorea. Nahiago izan ditu “seriotasuna” eta solemnitatea, aurreko biak serioak eta garrantzitsuak ez balira bezala.

Gaurko psikologiak eta psikologoek diotenez, errore izugarria da norberaganako maitasuna egoismoarekin nahastea, eta, nik uste, hori egon dela (eta agian dagoela oraindik) eliz agintari askoren buruan. Bestela ez da ulertzen, erlijioa nola uztartu izan den sakrifizioarekin, errepresioarekin, oinazearekin… plazer eta atsegin bide zen guztia kondenaturik, geroko gero zoriontsuaren izenean. Horrek ekarri du, maiz asko, moral bikoitzaren afera eta hipokresiaren problema.

Azkenik, maitatua izatearen esperientziatik dator maitatzeko gaitasuna. Maitatua izan ez dena “triku” bilakatzen da: bere baitan kiribildu eta, beldurraren beldurrez, arantzak erakusten ditu kanpo aldera.

Bai Horixe, DV: 150402, moldatua

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s