Ur berriak errotan

Hik 68 bete badituk, eta 8 senideetan gazteena haizela kontuan harturik, ekipo ederra gaudek ‘rugby-an’ jokatzeko. Lekutan zeudek ganbarako habe gainetan bata besteari segika ibiltzen ginen garaiak. Lekutan, gerezi gainetan, basakatua baino arinago ibiltzen nintzen sasoia. Eroriko batzuk hartu arren, ez ninduan erraz atzeratuko, eta hurrengo igoaldian, berriro ere, adarrik meheen eta altuenetara iristen ahaleginduko ninduan.

Inolako nostalgia eta ernegaziorik gabe ari naiz kontatzen hori guztia. Hain zuzen, alde egindako urak errota edo eiherarik ez duela mugitzen demostratzearren. Baina ur berriak beti sortzen dira bizitzan, momentuan momentuko errota-harriari eragiteko. Guk ez daukagu orain “rugby-an zertan jokaturik. Gure adinean gauza asko izan litezke “ruby-an” jokatzea baino interesgarriagoak.

Adibidez, musean joka dezakegu, lagunarteko bazkariak eta hitz-aspertuak izan litezke aberasgarriak, eta gozamenerako motibo. Etxe ondoan paseatu eta eguzkia hartu Txindokiri begira, bertara joan gabe. “Garaian garaiko kontuak”, eta garai bakoitzari ongi egokitzea da jakinduria.

Ez daukagu zertan sufriturik gerezi-arbolan gainera igotzeko gauza ez garelako. Aski dugu Jertetik iristen zaizkigun gereziak dastatzen jakitea. Bizitza datorren bezala onartzen badugu, eta egun bakoitza disfrutatu, bost axola dio ‘kalendarioan’ zenbat urte ditugun! “Datorrena datorrela eta dijoana beijoa”, esaten omen zuen gure herriko amona batek. Oraina da heldulekua. Horri eskua irmo erantsiz gero, salbaturik gaude.

Bai Horixe, DV: 150312, moldatua

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s