Zarata informatiboaren aroa

Esango nuke zarata informatiboa dela egungo problemarik gogor eta handienetako bat, beste guztiak ahantzi gabe. Trumilka dabil informazioa medio guztietan, egoki prozesatu edo deszifratzeko inolako posibilitaterik gabe.

Esate baterako, twitterrean bazabiltza, segundo gutxiren buruan txio mordoa jasoko duzu; hobeto esan, igaroko da zure pantailaren aurretik, begiratzeko betarik gabe. Eta horrelatsu beste medio guztietan ere. Gauza batzuk morroi onak eta nagusi txarrak diren bezalaxe, informazioa ere neurrian, kontrola dezakezunean, oso ona da; baina trumilka datorrenean, kontrolatu ezin duzunean, etsai madarikatua, batez ere erraz manipula zaitzakeenean.

Zaratak −edozein eratakoak, eta zarata informatiboak zer esanik ez− geuregandik aldenarazten gaitu. Eta zein garrantzitsua den nork bere barrenarekin kontu isilak esatea! Isiltasuna konforta da. Isiltasuna da norberari entzuteko modurik egokiena. Loaren parekoa da isiltasuna, kezkarik gabeko atsedena. Huxley-k idazten zuen eran: «XX. mendea, beste gauza batzuen artean, zarataren aroa da. Zarata fisikoa, mentala eta desioaren zarata…». Uste dut XXI.enean ere bide beretik edo okerrago jarraitzen dugula.

Duela gutxi, aldizkari berri bateko harpidedun egiteko gonbita jaso dut. «Presa lenta» izendatu dute egileek. Editorialaren hasierako zatitxo bat gogoratu nahi nuke: «…una necesidad que busca amainar la vorágine tan característica de nuestros días. Parece consecuente, también, reclamar una comunicación lenta». Halaxe da: lasaia, geldia (ez geldoa) eta hausnarrerako egokia.

Bai Horixe, DV: 140821, moldatua

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s