Baztertu ezineko egiak esakunetan

 

Huntzak pareta zaharra apaintzen dihardu, errukituko balitz bezala, baina egun batean, zirrikituetan sarturik, bota egingo du.

Egin on eta ez begira non (erdarazkoa, moldatuta).

Lehenik, ezer gabe utzi, eta laguntza ematearren zerbait eskatu trukean. Benetan kafkianoa!

Denoi komeni zaigu noizbehinka pinturak eta kolorezko lapitzak erostea, eskertuko liguke gure barneko haurrak. Oso garrantzitsua da izan ginen haur harrekin adiskide egotea; are gehiago, ez dezagun borra izan ginen ezer; garen bezala onartzea baino garaipen handiagorik ez dago pertsonarentzat.

Munduak badu konponbidea: toki batzuetan gutxiago kontsumitu eta beste batzuetan gehiago. Hain da begi-bistakoa, baina ikusi nahi ez.

Beti zuzen doana ez da inora iristen.

Albora begiratu gabe aurrera doanak ez daki zenbat premia utzita doan.

Biluziak erantzita konpondu nahi dute krisia (Berriro ere Kafa oroitarazten dit).

Natura zaintzeko, kontua ez da teknika berriak asmatzea, baizik eta bizitzeko modu berri bat asmatzea.

Ekintza ona berez dago justifikatua, Jainkoa eta herria bakean utzita.  Baina, sarritan askotan, besteei egindako mesedetik onura atera nahi izaten dugu.

Besteren arrakastaz pozten ez denak bererik ez du inoiz ikusiko.

Jende gehiegi dago etika eta kosmetika nahasten dituena.

Bai Horixe, DV: 13.09.05, moldatua.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s