Beti da zaila besteekin erlazionatzea  

Beti da zaila besteekin erlazionatzea, baina posible da gauzak erraztea. Haur zarelarik, esaten dizute: «Ezinbestekoa da onar zaitzaten.» Eta mundu osoa zuri begira egon behar duela pentsatzen dugu. Ondo da. Onar dezagun umetan hori oso garrantzitsua dela. Baina iristen zara hirurogeitaka urtetara eta eskema berdinekin eta aholku berdinak ematen jarraitzen dute lagun eta adituek.

«Sinpatikoa izan behar duzu, formak zaindu; mundu honetan nor izan nahi baduzu, behar-beharrezkoa da irudi ona edukitzea, estimatua izatea, enpatia lortzea, itxura ona ematea…» Horretan ahalegindu izan gara, naturaltasuna galdurik, gauza asko erreprimituz, itzalak sortuz… Eta egin behar genuen bakarra zen garen bezala azaldu alderdi guztietan, ezer ezkutatu gabe, ezer mozorrotu gabe, ez garenik erakutsi nahi izan gabe.

Beraz, besteekin erlazionatzeko hori da egin behar den guztia. Eta aurreiritzi batzuk gainditu: ez erori mundu guztiak onartuko zaituen esperantza faltsuan. Norbaitek errefusatzen bazaitu, ez da ezer pasatzen, zure bizimodua, zure zoriona, ez dago halakoren onarpen edo gaitzespenaren esku. Beti logikarekin jokatu: tratua nahi duenarekin zuzen, traturik nahi ez duena ez molestatu.

Zertan huts egin dut?, zer aldatu behar dut?, zer egin behar dut?… Horrelako galderarik ez egin zeure buruari. Ez duzu ezertan huts egin. Izatekotan ere, zure programazioak egin du huts, txiki-txikitatik programatua baitzaude, gizarteak espero duen eran porta gaitezen.

Dena den, komeni da gure irudipenak eta errezelo txarrak, disgustu bihurturik, nondik datozen jakitea. Normalean, errealitateari betaurreko lurrunduekin begiratzen diogulako da. Horrela ezin da ikusi den bezala errealitatea, eta betaurreko zikinen arabera aldatu nahi izaten dugu. Aski da, ordea, betaurrekoak garbitzea, dena bere tokira itzultzeko. Aldaketaren profesionalak gara: betaurrekoak, pertsonak, errealitatea… dena aldatu nahi du. Aldatu behar duguna da gure jokaera errealitatearen aurrean.

Bai Horixe, DV: 13.06.28, moldatua.

Esta entrada fue publicada en 1 Ez-bi antologia y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s